Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

El Sol jaialdiak Gabonetako Loteriaren iragarkia saritu du berriro

Bigarren urtez jarraian, golardo nagusia eman dio publizitate-jaialdi horrek Gabonetako Loteriaren iragarkiari. Lehen aldia da animazio-istorio batek sari handia jasotzen duela.
Justino Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonista. Argazkia: EiTB
Justino Gabonetako Loteriaren iragarkiaren protagonista. Argazkia: EiTB

Madrilgo Leo Burnett publizitate-agentziak egindako 'Justino' Gabonetako Loteriaren iragarkia saritu du El Sol Publizitate-Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrak. Bigarren urtez jarraian, golardo nagusia eman dio publizitate-jaialdi horrek Gabonetako Loteriaren iragarkiari. Gainera, lehen aldia da animazio-istorio batek sari handia jasotzen duela.

Bestalde, El Sol Platino saria eta Berrikuntzaren Golardo Handia eman dizkiote 'Safety Truck' iragarkiari, Argentinako Leo Burnett agentziak Samsung enpresarako egindakoa, hain zuzen ere.

Jaialdi horren sari-banaketa egin dute larunbat honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurkeztutako lanen kalitatea azpimarratu epaimahaikideek. Hala eta guztiz ere, bost sari handi baino ez eman dituzte, eta beste zortzi ataletako sariak eman gabe utzi, hala nola, kanpaina integratua, digitala, mugikorra, irratia, harreman publikoak, komunikabideak, promoziozko marketinga eta zuzeneko marketinga.

Gainera, Gas Natural Fenosarentzat Santiago Segurak zuzendutako 'Kontsumo arduratsua' iragarkiak Marka-Eduki Sari Handia jaso du. FCB Brasilek Nivearentzako egindako kartel batek kanpo-publizitateko atalean irabazi du, eta The Community enpresak Buenos Aires hiriko Gobernurako egindako kanpaina irabazle atera da aldizkari eta egunkari sailean.

unkari sailean.

unkari sailean.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X