Otsailaren 3ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Amaiur azken gaztelua' erakusketa, Iruñeko Kondestable jauregian

Juantxo Agirre Aranzadiko arkeologoak kontatu du erakusketaren berri. Erakusketa zabaldu, jendetza joan eta beste mordo bat ikusteko gogoz geratuko direla eta, luzatzea erabaki dute.
Amaiur azken gaztelua
Amaiur azken gaztelua

'Amaiur azken gaztelua' erakusketa Iruñeko Kondestable jauregian dago ikusgai otsailaren 3ra arte. Juantxo Agirre Aranzadiko arkeologoak kontatu digu 'Amarauna'n  erakusketaren berri. Erakusketa zabaldu, jendetza joan eta beste mordo bat ikusteko gogoz geratuko direla eta, luzatzea erabaki dute.

11 astean 11 mila lagun joan dira Iruñeko Kondestable jauregira. Amaiurko gazteluaren gaineko erakusketa ikustera memoria du batetik. 1522ko gertaerak nola kontatu diren. Gaztela Nafarroako erresuma konkistatu zuenekoa zenbat eratara iritsi zaigun. Artistek egin dituzten lanek Amaiurgo gazteluari ariketa subjektiboa erantsi diote.

Aranzadi zientzia elkarteak dozena urtean egindako indusketak azaleratuko ditu. Munizioa, ezpatak, kateak, jan ziutzten animalien hezurrak. Eta soldaduen aisialdia. Pilota bat ere bada 500 urtekoa omen dena. Soldaduen eskulanak ere aurkitu dituzte. Aranzadik eta iruñeko udalak elkarlanean prestatu dute erakusketa.

Eta arrakasta ikusita, luzatzea erabaki dute.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X