Argazki erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboren eraldaketa, kalean ikusgai Guggenheimen ekimenez

Bilboko museoak hainbat panel paratu ditu Abandoibarra pasealekuan zehar, non museoak hartzen duen inguruan izandako aldaketak ikusten baitira.
Juan Ignacio Vidarte Guggenheimen zuzendari nagusiak aurkeztu du erakusketa. Argazkia: Efe.
Juan Ignacio Vidarte Guggenheimen zuzendari nagusiak aurkeztu du erakusketa. Argazkia: Efe.

Guggenheim museoak Bilboko paisaian eta, zehazki, museoak hartzen duen inguruan izandako aldaketa handiak erakusten dituzten hainbat argazki panel aurkeztu ditu gaur, astelehenarekin. XIX. mendetik gaur egunera arteko bidaia egiten da irudion bitartez.

Guztira, 4 metro luze eta 1,35 garai diren hamabi panel jarriko dituzte Abandoibarra pasealekuan zehar, Itsasadarraren albo banatan, Bilboren iragana eta egun den hiria, “bizi kalitatearen eredu eta turista frankoren helmuga”, izatera nola iritsi den erakusteko.

Iragana eta oraina aurrez aurre jartzen dituen erakusketa honek azpimarratzen du Guggenheim museoak gaur ezagutzen dugun hiriaren nortasuna eraikitzeko izan duen pisua.

Irailera arte egongo da ikusgai argazki multzoa, eta Mikel Alonso eta Fede Merino argazkilariek bildu dute, Bilboko Udal Museoko, Euskal Museoko eta Bilboko Itsas Agintaritzaren artxiboetan bilatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X