Albiste da
Aplikazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esaera zaharrak, gailu berrietan

Estatubatuar pedagogo batek eta euskal garatzaile batek esaera zaharrak ikasteko doako aplikazio bat kaleratu dute.
Esaera zaharrak aplikazioa
Esaera zaharrak aplikazioa

MasterKey Games Joel Barnes Bizkaian ezarritako estatubatuarrak eta Imanol Fernández, ingeniari informatikoak sortutako enpresak ‘Esaera zaharrak’ doako aplikazioa garatu du, Android sistemadun telefonoetarako eta Iphone eta Ipadetarako.

Jokoaren funtsa da jokalariek hitzak modu egokian ordenatu behar dituztela, esaera zaharrak osatzeko, eta jokoak nota jakin bat jartzen du akatsen eta erabilitako denboraren arabera. On-line ere joka daiteke, enpresak azaldu duenez, beste jokalari batzuen kontra.

Egun, aplikazioak 250 esaera baino gehiago dauzka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek

Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin. 

Gehiago ikusi