Euskaraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barbara Goenaga eta Jokin Aperribay, Euskaraldiaren Donostiako hamaikakoan

Euskaraldia kanpainaren arduradunek Donostiako hamaikakoa aurkeztu dute. Inertziak apurtu eta hizkuntza usadioak aldatzea da ekimenaren helburua.
Euskaraldia Donostia
Euskaraldia Donostia

Barbara Goenaga aktoreak, Mariano Ferrer kazetariak, Iñaki Salvador musikariak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak osatuko dute, bestea beste, Donostian azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ekimenean parte hartuko duen pertsona ospetsuen hamaikakoa.

Goenagak eta Ferrerek Donostian hamaika egunez euskaraz hitz egiteko ekimenaren aurkezpenean parte hartu dute gaur, Kontxa Uzkudun moda-diseinatzailearekin eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariarekin batera.

Ekimenaren helburua da euskaraz dakitenak egunero erabiltzen ez duten horien gidari izatea: hamaika egunez, 16 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte “ahobizi” (euskaraz jakinda, ulertzen duten guztiei lehen hitza euskaraz egingo diete) edo “belarriprest” (beraiekin euskaraz egitera gonbidatuko dituzte besteak) gisa.

Irailaren 20an hasiko da herritarrek “ahobizi” edo “belarriprest” gisa izena emateko epea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek

Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin. 

Gehiago ikusi