25. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Ikaskuntzak Mikel Mancisidor saritu du

“Bere zorroztasun intelektual, zintzotasun, berrikuntzarako gaitasun eta arduragatik” eman diote Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria.
Mikel Mancisidor
Mancisidorrek giza eskubideen arloan egindako lana azpimarratu dute

Mikel Mancisidorrek eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, 25 edizioan. Nazio Batuen Erakundean Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen garapenean eraile garrantzitsua izan da Mancisidor.

Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko sei unibertsitateetako ordezkariek eta Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek.

Epaimahaiaren ustez, “bereziki aipagarria da Nazioarteko Zuzenbidean bi alorretan egindako ekarpena: gizakiak ura izateko duen eskubidean eta gizakiaren zientziarako eskubidean”.

UNESCO Etxeko zuzendari gisa aritu zenean, “bere lana erabakigarria izan zen Nazio Batuen Batzar Orokorrak 2010ean Uraren Eskubidea bizitzaz gozatzeko ezinbesteko Giza Eskubide gisa aitortzeko”, epaimahaiaren ebazpenean jaso dutenez.

Bestetik, Mancisidor NBEko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Komiteko kide da 2010tik, eta erakunde horrexek onartu zuen Zientzia eta Giza Eskubideei buruzko Iruzkin Orokorra, Mikel Mancisidor kontalari izan zuena.

“Bere zorroztasun intelektual, zintzotasun, berrikuntzarako gaitasun eta ardurari esker, Mikel Mancisidor mundu globalean Giza Eskubideen garapenerako erreferente nabarmena da”, dio idatziak.

Esfortzu hori guztia, gainera, Amerika, Europa eta Euskal Herriko unibertsitateetan izandako jarduerarekin bateratu du, gizarteratze eta dibulgazio lanekin, bai eta lankidetza, laguntza humanitario eta giza eskubideen defentsarekin ere.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte saria

Bestalde, Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaizak osatutako taldeak eskuratu du aurtengo Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria, "Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren obraren berrirakurketa bat" lanarekin.

Leteren obraren inguruko errezitaldi musikatu bat ondu, eta disko-liburu formatuan argitaratuko dute 2020-2021 urteetako epealdian.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X