Bi urte eta hiru hilabeteko zigorra Eliseo Gili Iruña-Veleiako iruzurragatik
Eliseo Gil Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarraren zuzendari ohiari bi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri diote iruzurra eta dokumentuak faltsutzea leporatuta, eta 12.500 euro ordaindu beharko dizkio Arabako Aldundiari kalte-ordain gisa.
Gasteizko Zigor-arloko 1. zenbakiko Epaitegiko epaileak Ruben Cerdan (Gilen laguntzailea) ere zigortu du, eta urtebete eta hiru hilabeteko espetxealdia jarri dio etengabeko iruzurragatik. Prozesu judiziala horrenbeste atzeratu izana aringarria izango da bientzat, 2009an hasi baitzen.
Arabako aztarnategiko grafitoen (euskararen jatorria aurreratzen zuten) faltsutzea argitzeko epaiketan, Gilen beste kolaboratzaile bat ere zigortu zuten: Oscar Escribano. Horrek onartu egin zuen urtebeteko zigorra, "txantxa" gisa puntzoi batekin pieza batean idatzi bat egin zuela aitortu ostean.
Aurkikuntzak
2006ko ekainaren 8an hasi zen auzi luze eta korapilatsu honen lehendabiziko kapitulua. Lurmen enpresa ari zen Iruña-Veleiako arkeologia aztarnategiko indusketak egiten, eta Eliseo Gil zen enpresako administratzailea. Aipatutako egun horretan, agerraldia egin zuen Gilek hedabideen aurrean, III. mendeko kalbario bat aurkitu zutela jakinarazteko, eta, handik astebetera, euskarazko inoizko inskripzio zaharrenak (III. eta VI. mende artekoak) agertu zirela esan zuen. Aurkikuntza historikotzat jo zituzten berehala, egiazkoak izatera III. mendera arte aurreratuko zituelako euskararen eta kristautasunaren aurreneko aztarnak.
Ordura arteko teoriak astinduko zituzten pieza arkeologiko haien sinesgarritasunak, baina, gutxi iraun zuen. Joaquin Gorrotxategi filologoa, aurkikuntzen berri emateko Gilek alboan izan zuen adituetako bat, euskarazko inskripzioen gaineko zalantzak agertzen hasi zen publikoki.
Aurkikuntzen inguruko errezeloak argitzeko, Arabako Foru Aldundiak 26 adituk osatutako batzorde zientifiko bat jarri zuen abian berehala. Hizkuntza, arkeologia, historia eta kimika alorretako adituak zeuden talde horretan, eta Gilek eta taldekideek esandakoa faltsua zela esan zuten 2008ko azaroan; alegia, aurkitutako piezak manipulatu egin zituztela ondorioztatu zuten batzordekideek.
Fiskalaren txostenaren arabera, Gilen taldeak 2005 eta 2006 bitartean Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako 476 piezak manipulatuta zeuden, ez zegokien "balio historiko, kultural eta erlijioso bat emateko helburuarekin". Besteak beste, idatzi horren arabera, "arrasto faltsuak" egin zizkieten aurkitutako piezei, eta "atzera-bueltarik ez duen kaltea" eragin zioten aurkikuntzak berez zuen balioari.
Aurkikuntzak, "benetakoak"
Otsailaren 3an abiatutako epaiketaren atarian, aurkikuntzak benetakoak zirela berrestera atera zen berriro Iruña-Veleia Argitu plataforma, eta "epaiketa ez zen sekula egin behar" esan zuen, eztabaida zientifikoa zigor auzitegira eramatea erabaki okerra zela nabarmenduz.
Plataformako kideen esanetan, grafitoak faltsuak edo egiazkoak ziren argi uzten ez zuen txosten batean oinarritu zen Aldundia kereila jartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.