Euskaraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko hainbat erakundek, enpresak eta herritarrek Euskaraldia 2020 aurkeztu dute

Bigarren Euskaraldia azaroaren 20an hasiko da, eta abenduaren 4ra arte luzatuko da. 'Ahobizi' eta 'belarriprest' rolak berriro ere bueltatuko dira, eta 'ariguneak' sortu dituzte.
Aurkezpena astearte honetan egin dute
Aurkezpena astearte honetan egin dute. Argazkia: EiTB.

Bilboko hainbat erakundek, elkartek, enpresak eta herritarrek bigarren Euskaraldia aurkeztu dute astearte honetan. 2020ko Euskaraldia azaroaren 20an hasiko da, eta abenduaren 4ra arte iraungo du; Bizkaiko hiriburuan zein Euskal Herriko gainerako udalerrietan, 'ahobizi' eta 'belarriprest' rolak berriro ere bueltatuko dira, eta, halaber, 'ariguneak' sortu dituzte: horiek euskaraz aritzeko guneak dira, ekimena taldean egiteko modukoak.

Aurkezpena Itsasmuseum museoan egin dute, eta, ekitaldian, Bilbon egiten ari diren aurrelana zehaztu dute. 2018an, ekimenak arrakasta handia izan zuen Bilboko kaleetan.

Duela bi urte ere gertatu zenez, herritarrek aukera dute 'ahobizi' edo 'belarriprest' rolak egiteko; baina, horrez gain, Euskaraldiaren antzolatzaileek dei egin diete erakundeei, elkarteei eta taldeei identifika ditzaten euskaraz aritzeko guneak, 'ariguneak', alegia.

Antolatzaileek, testuinguru horretan, horrelako guneak identifikatzeko beharra nabarmendu dute.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea aurkezpenenean izan da; Miren Barañano Karmelo Ikastolako zuzendariak eta Mikel Martinez aktoreak testu bat irakurri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi