2020an musukoei ihes egin dieten 24 hitz aukeratu ditu UZEIk
Koronabirus dontsua, musukoa, konfinamendua, negazionismoa… Hitzetik hortzera ibili ditugu 2020 honetan covid-19ak egunekora ekarri dituen kontzeptuak, eta Euskaltzaindiak ere jaso ditu immunitate-ari, proba diagnostiko-ei eta norbera babesteko ekipamendu-ei buruzkoak, UZEIrekin berarekin elkarlanean atondutako “Koronabirusaren oinarrizko lexikoa” txostentxoan.
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak, baina, horiek alde batera utzi, eta koronabirusarekin loturarik ez duten hogeita lau hitz azpimarratu ditu urtero egin ohi duen bilduman, tartean espezie izenak, desikasi beharko ditugun herrialde-izen zaharrak, gurasoek umeei ezarritako zentsura izendatzeko sintagmak, latinismoak eta, hori ere, Samuel L Jacksonek Trump antzarrak ferratzen bidaltzeko erabilitako esaera gordinagoa.
Zerrendako lehen hitza “Baipasa” Euskadi Irratiko saioak bota zuen plazara, Psephurus gladius arraina ofizialki hamarkadako lehen espezie desagertua zela azaltzeko. Jatorri berekoa da, latinetikoa, Pseudosclerococcum golindoi Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek orain arte katalogatu gabeko onddo espeziea. Pagoetan aurkitu zuten, eta Jose Luis Albizu Golindo Aranzadiko mikologo zarauztarraren omenez jarri zioten golindoi hori, kontatu zutenez.
Agertu ez ezik, desagertu ere egin dira hitzak, dena dela. Holanda hitza desagertzera kondenatuta dago, berbarako, UZEIren arabera, Herbehereek ofizialki erabaki baitzuten aurrerantzean hitz hori ez erabiltzea beren herrialdea izendatzeko.
Beste hitz batzuk ere hartu ditugu ahotan lehenengoz, konfinamendu, deskonfinamendu eta kutsatu berrien datuen artean, hala nola konputagailuz sortutako irudia (Scorsesek teknika hori erabili zuen The Irishman pelikulan Robert De Niro gaztetzeko), guraso PINa, lawfare edo aurkari politikoen kontrako jazarpen judiziala edo Iruñean arrakala orgasmikoa-z egin beharreko hitzaldia bertan behera utzi zuen beste jazarpen eta zentsura mota bat.
Umefobia ere sartu zen gure hiztegian, UZEIk urteko bere errepasoan jaso duenez, Donostian umerik onartzen ez duen lehen hotela ireki zutenean, eta Zaldibarko gertakari lazgarriek lindanoa eta luizia hitzak ekarri zituzten albistegietara eta pantailetara.
Pandemiaren egoera, hobetu barik, mandotik astora erori zen bitartean (Euskaltzaindiak onartutako eta Antton Telleriak “Barre librea” saioan moldatutako esapide hori ere jaso du Terminologia Zentroak), RAEren Nuevo Diccionario Histórico del Español hiztegiak txalaparta forma onartu zuen, eta Elhuyarrek, berriz, txorta-lagun, gaztelaniazko follamigo-ren ordain gisa.
Laguntasunetik oso urrun zegoen, nolanahi den, Samuel L Jackson aktore estatubatuarrrak Donald Trump AEBko presidenteari bideo bidez igorri zion mezua. 15 hizkuntzatan, tartean euskaraz, popatik hartzera bidali zuen Jacksonek gerora hauteskundeak galdu zituen presidentea.
Etxe Zurian okupa gisa gelditzeko mehatxua egin zuen Trumpek porrotaren ondoren, eta hitz hori ere jaso du UZEIk aurtengo uztan, batik bat alarma etxeen mezu alarmistetatik jasota.
Zerrenda ixteko, hitzak asmatu, egokitu eta berrerabili egiten diren erakusgarri, UZEIk hondale Beñat Sarasolarekin lankidetzan Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uhartean egongo den artelanarentzat hautatu duen izena eta “Ene laztan gozo ederra” Oñatin aurkitutako XVI. mendeko olerkiaren hasiera aukeratu ditu UZEIk.
Kontzienteki barik, zaharraren zaharrez ahaztuta daudelako egongo ahal dira baztertuta 2021eko zerrendatik ere koronabirusaren inguruko hitzak!
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.