Argazkilaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Garmendia euskal argazkilariaren lana saritu dute World Press Photon

Ingurumen ataleko hirugarren saria eraman du “Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe” bere sailak.
“Espainiako txerri industriaren barruan” saileko ale bat. Argazkia: Aitor Garmendia / Tras los Muros
“Espainiako txerri industriaren barruan” saileko ale bat. Argazkia: Aitor Garmendia / Tras los Muros

World Press Photo argazkilaritza sariek hainbat sailetako irabazleak iragarri ditu gaur, apirilak 15, eta “Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe” Aitor Garmendia euskal argazkilariaren sailak hirugarren saria eraman du, Ingurumen sailean.

Argazki horiek egiteko, animalien kontrako indarkeria aztertzen duten hainbat ikertzailerekin elkarlanean jardun du Garmendiak, Espainiako 32 txerri-haztegitan, eta, horietan, “abere industriaren estandarrei jarraituta gauzatzen den indarkeria estrukturalaren ondorioak berretsi eta dokumentatu ditut”, Garmendiak EITB Mediari azaldu zionez.

Animalien askapenaren aldeko ekintzailea da Garmendia, eta oihartzun nabarmena jaso dute bere ibilbidean zehar irudi bidez, besteak beste, Mexikon, Erresuma Batuan eta Espainiako Estatuan jaso eta kontatu dituen istorioek.

Garmendiaren argazki ikusgarriek txerri- eta ahuntz-haztegietako eta zezenketetako indarkeria, eta ehizaren aurkako ekintzaileen sabotajeak erakutsi dituzte orain arte, esaterako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X