''Abuztua Donostian''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musika, kale antzerkia, bertsolaritza, zinema, kirola eta haurrentzako jarduerak, Donostiako udan

Hiriko hamabi auzotara iritsiko diren 183 jarduera aurkeztu ditu Donostiako Udalak. Abuztuko ostegunetatik igandeetara egingo dituzte nagusiki, "gune eta edukiera kontrolatuetan".
Maialen Lujanbio bertsolaria
Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe eta Amets Arzallus, 20an Kursaaleko terrazan

Bertso saioak, musika kontzertuak, kaleko zinema, saskibaloia, pilota, antzerkia, estropadak, gastronomia txapelketak… Donostiako Festakek kultur jardueren programa berezia prestatu du hiriko 12 auzotan: Aiete, Altza, Intxaurrondo, Egia, Gros, Amara Berri, Amara Zaharra, Bidebieta, Erdialdea, Antigua, Alde Zaharra eta Loiolako Erriberak.

Jon Insausti Kultura zinegotziaren hitzetan, Abuztua Donostian egitarauak 183 jarduera eskainiko ditu, "abuztuko aste guztietako ostegun eta igande artean". 

Insaustik azpimarratu du kultur eta kirol jarduerak "gune eta edukiera kontrolatuetan" egingo direla, eta hau erantsi du: "Egitarau hau ez da jai egitarau bat, ezta ez jai egitarau bat ere. Izan ere, aurten ere ez dago jairik".

Jarduerak egingo diren guneek gehieneko edukiera izango dute eta sarreran zehaztuko da, eta hainbat jardueratarako aldez aurretik izena eman beharko da.

Gainera, eremu guztietan musukoa erabili beharko da, sarreratan pertsonala egongo da edukiera kontrolatzeko, publikoak eserita egon beharko du eta ezingo da jan, edan, erre edo bapeatu.

Barrakak

Abuztuaren 1etik 15era, Pasealeku Berrian 28 barraka jarriko dituzte, eta 17:00etatik 23:30 arte egongo dira zabalik.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X