2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da hurrengo Euskaraldia, "Hitzez ekiteko garaia" lelopean
Euskararen aldeko ariketa sozial handienak badu data. Datorren urtean ospatuko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra, eta inoizko partehartzaileena izatea nahi dute antolatzaileek gaur Iruñean egin duten aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez. "Euskaltzaleon urtea izan behar da 2022 urtea" aldarrikatu dute. Izan ere, euskararen alde Euskal Herrian egin ohi diren ekitaldietatik jende gehien biltzen dutenetako bi ospatuko dira urte berean: Korrikaren 22. edizioa eta Euskaraldia.
"Urte garrantzitsua izango da herriz herri antolatutako euskaltzale sareak antolatzen eta indartzen jarraitzeko. Euskaltzaleon urtea izan behar da 2022 urtea, hitzez eta ekimenen bidez euskararen aldeko giro sozial indartsu bat berraktibatzeko eta ariketa sozial eraldatzaile indartsu bat egiteko urtea" defendatu dute deitzaileek. Eta, horregatik, "Hitzez ekiteko garaia" lelopean ospatuko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa.
"Kalea berreskuratzea beharrezkoa da euskararentzat eta euskaldunontzat. Azken urte eta erdi honetan gizarteak jasan duen kolpeari buelta eman behar diogu eta datorren urtean horretarako tresnak izango ditugu. Inoiz baino beharrezkoago da hitzez, ekinez, kalea irabaztea" adierazi du Arrate Illaro Euskaraldiaren koordinatzaileak.
Hizkuntza ohiturak aldatzeko tresna eraginkorragoak izatea, lehentasuna
Ahobizi eta belarriprest rolei helduta hizkuntza ohiturak aldatzeko egiten den ariketan, euskararen erabilera handitzeko traba diren arau sozialetan eragin nahi izan du orain arte Euskaraldiak. Hurrengo edizioan, baina, hizkuntza ohitura horiek aldatzeko herritarrek tresna eraginkorragoak izatea izango da lehentasuna. Bigarren edizioa amaitu ondoren partaideekin egindako ikerketetan ateratako ondorioei esker ikusi da tresna horiek beharrezkoak direla hizkuntza ohituren aldaketa areagotzeko eta hori lortzeko, belarriprest zein ahobiziak "prestatuta eta aktibatuta" iristsi behar direla Euskaraldira.
Bigarren edizioan estreinatu ziren ariguneak finkatzeko urtea izango da, gainera, eta ildo horretan, Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak Euskaraldiarekin bat egin eta ariguneak sortzeko dei egin die erakundeei eta entitateei: "Ariguneak euskaraz modu naturalean aritzeko guneak dira, euskararentzako gune erosoak, babestuak, taldearen adostasunez egiten delako ariketa egitearen aldeko hautua eta Euskaraldiaren ondorengo egunetan euskara gehiago erabiltzeko aukera handiagoak izateko aukera ematen dutelako. Eta horrek laguntzen digu eremu edo espazio horietan ematen diren harremanak euskaraz izatera. Txapekin gure interlokutore euskaldunak identifikatzen ditugu. Ariguneek pertsona horiekin eta ohiko taldeetan euskarazko praktikak errazten dituzte. Euskaraldiak inertziak apurtu eta dinamika berriak sortzen laguntzen du eta ariguneak horretarako babesleku dira. Hori dela eta, 2022an egingo dugun hirugarren ediziora begira entitateei dei egin nahi diet Euskaraldiarekin bat egiteko".
Antton Curutcharry, Euskararen Erakunde Publikoko presidente zein Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika lehendakariordeak ere ariguneen emaria goraipatu du: "Iparraldean 500 bat eragilek ariguneak antolatu zituzten iragan Euskaraldian, eta hauei esker kasik 1.000 Arigune izan dira, euskaraz aritzeko 1.000 argi berde. Mapa polita osatua izan da, hainbat erabilera aukera argitan emanez. Garai zaila zen jendeen arteko harremanendako -pandemiari erreferentzia eginez-, baina Euskaraldiari esker frogatu dugu euskarak lotzen gaituela. Ariguneek gure hurbileko lagun saretik urrunago euskaraz mintzatzeko aukera berriak ireki dizkigute".
Ia 180.000 lagunek hartu zuten parte Euskaraldiaren bigarren edizioan
Zehazki, 179.780 pertsonak parte hartu zuten Euskaraldiaren bigarren edizioan, % 77k ahobizi modura eta % 23k belarriprest modura, eta jende hori guztia herriz herri antolatutako batzordeen lanari esker lortu zen aktibatzea, hein handi batean. Hirugarren edizioan ere, batzorde sare hori izango da "Euskaraldiaren bihotza". Hainbat herritan hasita daude antolaketa lanetan; eta, gainontzekoetan, hemendik aurrera aktibatu eta berrantolatuko dira "hitzaren bidez, euskarak kalea berriro har dezan".
Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak 2020ko ariketa goraipatu eta oraindik ere badela egitekoa gogoratu du: "Hizkuntza-ohiturak aldatzeak lan sakona eskatzen du oraindik ere, badago bidea oraindik, baina hasi gara lorpen esanguratsuak erdiesten. Euskaraldiko partaide askok beren inguruko harremanetan eta euskararen erabileran aurrerapauso garrantzitsuak izan dituzte".
Eta ildo berean, Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak "herritarrek euskara erabil dezaten aktibatzeko tenorea" dela esan du. "Gero eta gehiago dira euskara ulertzen duten haur eta gazteak; familietan, eskoletan edo euskaltegietan euskara ikasi dutenak; gehiengoa euskararen aldeko jarreran dago. Hala ere egoera larria da gurea: zaintza eta bultzada iraunkor eta indartsuak behar dituena euskararen aldeko jarrerak indartzeko, ezagutza unibertsalizatzeko eta erabilera handitzeko" hausnartu du, herritar guztiei ariketa honetan parte hartzeko deia eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.