Durangoko Azokako bigarren egunean, zer?
Abenduaren 5erako mota guztietako ekitaldiak antolatu dira, besteak beste, diskoen aurkezpenak. Egunean zehar bakarkako talde eta artista ezberdinek euren lan berrien berri emango dute Plateruena kafe antzokian; Skakeitan, Nikotina, Kai Nakai... izango dira bertan.
Aipatutakoaz gain, beste hainbat ekitaldi ere eskainiko dira: liburuen aurkezpenak, elkarrizketak, solasaldiak edo ikuskizunak, esate baterako. Durangoko Azokak aurten antolatu dituen ekitaldien artean, EITBk Ahotsenea eta Talaia espazioetan eskainitakoak streaming bidez eskainiko ditu, eitb.eus atarian.
Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izen ematea azokako espazioetara sartzeko. Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.
Abenduaren 5eko egitarau osoa hemen:
LIBURUEN AURKEZPENAK
11:00 – 11:30 Santiago Yaniz. Arrietako San Martin, erretaula berreskuratuta (Talaia – Landako)
11:30 – 12:00 Koldo Rabadan. Bidean. Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa (Talaia – Musika Eskola)
12:00 - 12:30 Maialen Alfaro eta Mayana Itoiz. Itsaso zabalera (Saguganbara - Elkartegia)
12:00 – 12:30 Buru-gorputzak elikatzen: ekologia eta hezkuntza. Askatu edo moztu / Jan eta jabe (Talaia – Musika Eskola)
13:00 – 13:30 Yolanda Arrieta eta Eider Eibar. Letren jolaslekuan(Saguganbara - Elkartegia)
13:30 – 14:00 Iñigo Lopez Simon. Bilboko etxola batean (Ahotsenea - Musika Eskola)
15:00 - 15:30 Yolanda Arrieta. Groau! (Saguganbara - Elkartegia)
15:30 – 16:00 Aitzol Intxausti. Añorga-Dakar 2018, Gurpildun mirakulua (Talaia – Musika Eskola)
16:00 – 16:30 Enara Garmendia eta Leire Urbeltz. Hiru gara, baina niri bost! (Saguganbara - Elkartegia)
17:00 – 17:30 Amaia Egidazu. Dorotea (Saguganbara - Elkartegia)
19:00 – 19:30 Eider Eibar. Ez dakit marrazten (Saguganbara - Elkartegia)
DISKOEN AURKEZPENAK (AHOTSENEA - PLATERUENA)
11:00 – 11:30 Diabolo Kiwi. Uhin Galduak
12:10 – 12:40 Lur Jota. 20 urte berandu
13:20 – 13:50 Larrealde trikitilariak. Zirimiri
14:30 – 15:00 Kilimak. Euskal Herriko runba
15:40 – 16:10 Skakeitan. Eman ez genuen kontzertua
16:50 – 17:20 Nikotina. Nirbana
18:00 – 18:30 Ilargi. Killasisa
19:10 – 19:40 Kai Nakai. Maitia
20:20 – 20:50 Sueder. Drama barik
21:30 – 22:00 Lotura. Automatak izan
AURKEZPENAK
11:00 – 11:30 Txaranga Urretabizkaia. Partiturak (Talaia - Musika Eskola)
11:30 – 12:00 Marko Txopitea eta Porru. Geruza digitalak. Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei? (Kabi@ - Landako)
16:00 – 16:30 Jakoba Errekondo. Ilargiaren egutegia 2022 (Talaia – Musika Eskola)
16:30 – 17:30 Paul Bilbao. Batuz aldatu. Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala (Talaia – Musika Eskola)
18:00 – 18:30 Eider Eibar. Kokoak (Saguganbara - Elkartegia)
SOLASALDIAK
12:00 - 12:30 Edorta Jimenez. Nikole bijotzekua (Ahotsenea – Landako)
12:30 – 13:00 Asel Luzarraga. Uzta garaia (Ahotsenea – Landako)
13:00 – 13:30 Hartzea Lopez. Suak eta hautsak (Ahotsenea – Musika Eskola)
14:00 – 14:30 Aitor Fresnedo. Zaldi zoro (Ahotsenea – Musika Eskola)
15:30 – 16:00 Amaiur Epher. Profeten iruzurra (Ahotsenea – Landako)
16:00 – 16:30 Uxue Apaolaza. Bihurguneko nasa (Ahotsenea – Landako)
16:30 – 17:00 Eider Rodriguez. Eraikuntzarako materiala (Ahotsenea – Landako)
17:00 – 17:30 Leire Vargas. Dena ametsa den irudipena(Ahotsenea – Landako)
17:30 – 18:00 Mikel Etxaburu. Ahaztu baino lehen, ama (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:00 – 18:30 Itziar Ugarte Irizar. Gu gabe ere (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:30 – 19:00 Fermin Etxegoien. Totelak (Ahotsenea – Musika Eskola)
19:00 – 19:30 Hedoi Etxarte. Sortaldekoak (Ahotsenea – Musika Eskola)
19:30 – 20:00 Maite Larburu. Krak (Ahotsenea – Musika Eskola)
MAHAINGURU ETA ELKARRIZKETAK (TALAIA - LANDAKO GUNEA)
13:30 – 14:30 Mahaingurua: Musika elektronikoa eta gaueko (ez) kultura
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Goionaga. Auzo ikastolak. Hezkuntza politika Bizkaiko Foru Aldundian (1919 - 1994)
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Lopez de Luzuriaga. Nafarroako Erresumaren Inbasioa, 1199-1200
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Hector Ortega. Euskal Herriko Bira (autoz egiteko ibilbide handia)
KONTZERTUA
19:00 – 20:30 Gontzal Mendibil (Durango +)
FILM EMANALDIAK (IRUDIENEA - ZUGAZA)
11:00 – 12:00 Beñat Iturrioz Perez. Ibaia ez da toki bat
12:00 – 13:30 Bañolet *Estreinaldia (Sormen Beka DA! 2020 irabazlea)
13:30 – 14:00 Jorge Moneo Quintana. Begiak hesteko artean
14:00 – 14:30 Dimegaz Kultur Elkartea. Harria herria
14:30 – 15:00 Guillermo Ordas. Noiz utziko dio euria egiteari
15:00 – 17:00 Tom eta Jerry
17:00 – 18:30 Samara Velte eta Josu Martinez. Paperezko hegoak
18:30 – 20:30 Amets Arzallus eta Marc Parramon. Altsasu (gau hura)
TAILERRAK
10:30 – 11:30 Iñaki Sanz eta Eñaut Aiartzaguena. Xapoketan (Saguganbara – Elkartegia)
DANTZA
18:00 – 19:00 Bagara kolektiboa. I(n)tera(k)zioa (Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea)
IKUSKIZUNA
19:00 – 20:00 Francoren mende kantatzen genuenean (Talaia – Landako)
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.