Zer antolatu dute Durangoko Azokaren azken egunerako?
Ekitaldi sorta ikusgarriarekin dator Durangoko Azokako azken eguna. 11:00etatik hasita eta itxialdi-ekitaldira arte, antolatu diren azken aktibitateek amaiera borobila emango diote 56. edizioari.
Alberto Barandiaranek Gurea falangista zen erreportaje-kronika aurkeztuko du Ahotsenea espazioan. Iban Gorriti kazetariak 31 vidas. El bombardeo contra Durango testigantza-liburua izango du hizpide. Azken horiek eta Ahotsenea eta Talaian izango diren ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus atarian.
Irudia + Hitza, zuzeneko sorkuntza ikuskizunak emango dio amaiera 56º edizioari. Bisitariek Ainara Azpiazu "Axpi" irudigileak hautatutako zenbait testu irakurriko dituzte zuzenean, bitartean Axpi marrazten dela. Datorren urteko azokako egunak ere iragarriko dituzte itxiera ekitaldian.
Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izen ematea azokako espazioetara sartzeko. Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.
Abenduaren 8ko egitarau osoa:
LIBURUEN AURKEZPENAK (TALAIA – MUSIKA ESKOLA)
11:00 – 11:30 Euskaltzaindia. Euskararen Gramatika
11:30 – 12:00 Cesar Layana. Expolio y castigo
12:00 – 12:30 Iban Gorriti. 31 vidas. El bombardeo contra Durango
12:30 – 13:00 Iñaki Garcia Uribe eta Javi Castro. Orozkoko errotarri-harrobiak
16:00 – 16:30 Jon Prieto Guisasola. Adagio Rojo
DISKOEN AURKEZPENAK (AHOTSENEA - PLATERUENA)
11:00 – 11:30 Sistemak Arriskutsuak Dira. Aieru
12:10 – 12:40 Birkit. Inertzia
13:20 – 13:50 Astoturfer. Astoturfer
14:30 – 15:00 Nahiak nahi. Beldurra
15:40 – 16:10 Liher. Eta hutsa zen helmuga
16:50 – 17:20 Klak!son. Puntu urdin margotua
18:00 – 18:30 Giante. Hamaika
19:10 – 19:40 Madeleine. Ezin dena
20:20 – 20:50 Screamers and sinners. Screamers and sinners
21:30 – 22:00 Errietan. Errietan
AURKEZPENAK
11:00 – 11:30 BERRIA Ikasgela webgunea (Talaia - Landako)
11:00 – 12:00 Ane Rotaetxe. 30. Maketa (Irudienea – Zugaza)
11:30 – 12:00 Atarian.eus webgunea. (Kabi@– Landako)
14:00 – 14:00 Zehar kable sormen taldea. Belarri bero, bai esan? (Irudienea – Zugaza)
15:30 – 16:00 Marijesiak 4:00 bederatzi gau hotzetan dokumentala (Talaia- Musika Eskola)
SOLASALDIAK
12:00 - 12:30 Matz & Leonard chmineau. Jacob. Gaueko langilea (Ahotsenea – Landako)
12:30 – 13:00 Tupust! komikigileen kolektiboa. Tupust! Zu! (Ahotsenea – Landako)
13:00 – 13:30 Juan Kruz Igerabide. Doneaneko alaba (Ahotsenea – Musika Eskola)
13:30 – 14:00 Fernando Rey. Infinitua ihi batean (Ahotsenea – Musika Eskola)
14:00 – 14:30 Oihana Arana. Lazunak azkazaletan (Ahotsenea – Musika Eskola)
15:30 – 16:00 Ibon Muñoa. Gure ama lur feminista (Ahotsenea – Landako)
16:00 – 16:30 Elena Martinez Rubio. Egun gorrietan (Ahotsenea – Landako)
16:30 – 17:00 Alberto Barandiaran. Gurea falangista zen (Ahotsenea – Landako)
17:00 – 17:30 Ganbila antzerki bilduma (Ahotsenea – Landako)
17:30 – 18:00 Amaia Telleria eta Teresa Calo. Pitzatuta gaude denok / Aurkituko zaitut (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:00 – 18:30 Hatsaren Poesia 2021 (Ahotsenea – Musika Eskola)
MAHAINGURU ETA ELKARRIZKETAK
13:30 – 14:30 Mahaingurua: Oskia Ugarte, Sahatsa Jauregi eta Maria Mur. Sorkuntza digitala. Zer behar dute sortzaileek, zer proiektu mota gerturatzen da (Kabi@ - Landako)
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Txatxilipurdi. Komunikazio ez bortitza: bizi hizkuntza bat (Talaia – Landako)
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Iñaki Sanz Azkue eta Eñaut Agirre Goia. Gure faunari eta florari begira (Talaia – Landako)
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Pello Ulazioa Ibarzabal. "Aita hor dago", aitatasuna, maskulinitatea eta zaintza (Talaia – Landako)
FILM EMANALDIAK (IRUDIENEA - ZUGAZA)
14:00 – 14:45 Asier Altuna eta Migel Angel Elkoroberezibar. Bergara, Serafin Esnaolaren begirada. 1965-85
14:45 – 15:00 Aitor Alberdi. Turnoka
16:00 – 20:00 DEMAS.A (urte osoan zehar herri-herri euskaraz egiten diren laburmetraia lehiaketatan finalista geratu direnen finala)
TAILERRAK
10:30 – 11:30 Itzal ipuinak (Kabi@ – Elkartegia)
IPUIN KONTAKETA (SAGUGANBARA – ELKARTEGIA)
13:00 – 13:30 Maite Franko. Zorte txarreko otsoa
16:00 – 16:30 Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde eta Raquel Samitier. Rotia eta Rensu
IKUSKIZUNAK
12:30 –13:15 Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe. Högeitavat (Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea)
18:00 – 18:30 Ene Kantak. 3 Ene Kantak (Saguganbara – Elkartegia)
19:00 – 20:00 Itxiera ekitaldia Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin. Irudia + Hitza, zuzeneko sorkuntza (Talaia – Landako)
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.