25. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim Museoak doako sarrera izango du asteburuan, 25. urteurrena dela eta

Bisitatu nahi dutenek Guggenheim Museoaren web orria baliatuz eskuratu ahalko dute gonbidapena; hala egin ezean, soilik sartu ahalko dira edukiera beteta ez badago, eta ilara eginda.
Guggenheim Museoa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Guggenheim Museoa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Guggenheim Museoak doako sarrera izango du asteburuan, hau da, urriaren 22an eta 23an, museoaren 25. urteurrena dela eta. Bisitatu nahi dutenek Guggenheim Museoaren web orria baliatuz eskuratu ahalko dute gonbidapena; hala egin ezean, soilik sartu ahalko dira edukiera beteta ez badago, eta ilara eginda.

Orain arte, museoak jakitera eman duenez, herritarrek 4.000 sarrera hartu dituzte larunbateko bisitetarako, eta 2.800, iganderako.

Gainera, eta 25. urteurrenagatik prestatutako jarduera berezietako testuinguruan, Euskadin bizi diren 53.000 pertsonak baino gehiagok dute erreserba eginda Guggenheim Museora doan joateko urriaren 25etik abenduaren 2ra arteko epean. Urteurrenaren harira prestatutako erakusketa handiaz gozatzeko aukera izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X