“Joño, ostia txarrean dabil”; hori ez da “euskara gaiztoa”, Euskaltzaindiaren arabera
Azken sei hilabeteotan, Euskaltzaindiak 646 forma berri jaso eta 1.130 moldatu ditu bere hiztegian, eta, 2016an bigarren argitalpena paperean kaleratu zuenetik sei hilean behin egin ohi duenez, aldaketok sareratu ditu.
646 forma horietatik, 295 hiztegi sarrerak dira, eta 351 azpisarrerak. Moldatu edo findu dituen 1.130 formetatik, berriz, 938 sarrerak dira eta 192, azpisarrerak. Tartean dira artikulu honen lerroburura eramandako "joño" (lagunartekotzat hartua, hori bai), "ostia txar" (arrunkeria egotzi diote esapide honi) eta "euskara gaizto", adibidez.
Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak azaldu duenez, forma berriak landu dira, noski, baina "adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea…".
Horren erakusgarri, "amatiar" hitza azaltzeko adibidea. Esaldi hau zekarren hiztegiak orain arte "amari dagokiona" azalpenaren atzetik: "Emaztea emakume zintzoa zen, gizonek gogoko dituzten dohainez betea: emetasun handikoa, amatiarra, fidela, etxeko andere bikaina". Orain, ostera, hau jarri dute horren ordez: "Kontuz ibiltzeko aholku amatiarrei entzungor, eskailera-mailak launaka jaitsi genituen".
Hauek dira Euskaltzaindiaren Hiztegiak gaurdanik jasotzen dituen hitzetako beste batzuk: kieto, gutasun, nabarrismo, pupa, zurgai, mikromatxismo, dudan egon, egia berdadero, pott eman, pott egin, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko, indukziozko, afariketan...
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Igandean hasiko dira aurtengo maskaradak, Irurin eta Ozazen
Urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra, 15 saio egingo dituzte Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek.
Indarkeria matxista "normalizatuta" dago ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreetan
(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatutako ikerketa batek agerian uzten du ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan "indarkeria matxista ez dela kasu isolatuen emaitza, baizik eta sektorearen egiturarekin lotutako errealitate sistemikoa".