Gaitu, euskarazko milaka ahots biltzea helburu duen kanpaina
Eremu digitalean euskararen presentzia bermatu, teknologia berriei euskara irakatsiz. Horretara dator Gaitu izeneko kanpaina, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak bultzatuta.
'Batu ditzagun gure ahotsak' lelopean, euskal hiztunei eskatzen zaie gaitu.eus atarian sartzeko eta beren ahotsa grabatzeko. "Zenbat eta ahots eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten datu eta materiala", esan dute sustatzaileek.
Donostian aurkeztu dute ekimena gaur goizean, Tabakalera zentroan antolatutako ekitaldi batean. Bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, eta teknologia berriekin eta euskararekin zerikusia duten hainbat eragile, besteak beste, Librezaleak edota Bagera elkarteko kideak.
Zupiriak aipatu duenez, "hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan" eta "euskara guk geuk sartu behar dugu mundu digitalean". "Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu", gehitu du.
Ollok, bere aldetik, nabarmendu du proiektu hau bat datorrela Euskarabideak azken urteotan euskararen eta teknologia berrien arteko harremanak estutzen laguntzeko egin dituen lan-ildoekin. Bere hitzetan, "sailaren plangintza estrategikoan, hasiera-hasieratik lehentasunezkotzat jo zen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak euskararen berezko garapen-nitxo bihurtzea, euskararen eta modernitatearen arteko lotura estutzeko estrategia gisa".
Jarraitu beharreko urratsak:
• Gaitu.eus atarian sartuta, plataformak bi eginkizun proposatzen ditu
• Batetik, idatzita dagoen esaldi bat irakurtzeko aukera ematen da, ozenki grabatzen den bitartean. Behin hori eginda, atariak beste esaldi bat proposatuko dio erabiltzaileari eta gauza bera errepika daiteke nahi adina aldiz.
• Beste aukera, beste hiztun batek grabatutako esaldi bat entzun eta hori ontzat ematea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Orlando Bloom, Zinemaldira iritsi den lehen zinema-izarra
Aktore britainiarrak Werner Herzogi emango dio ostiralean Donostia Saria. Gaur, 12:30ean zen iristekoa Donostiara, baina aurreikusitakoa baino ordubete beranduago heldu da.
"Los domingos" kanpoan utzita, "La bola negra" jarri du Oscarretarako bidean Espainiako Zinema Akademiak
2027ko martxoaren 14an banatuko dituzte Oscar sariak.
'Lazkao Txiki' omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean
Joxe Miel Iztueta, 'Lazkao Txiki', omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean. Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaioa, bederatzi urte zituela hasi zen bertsotan eta ondare handia utzi zuen, bertsolaritzaren historiako izen handienetakoa bihurtzeraino.
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Apple TVren 'Widow's Bay' telesaila jaun eta jabe, Emmy sarien 78. edizioan
Beldurrezko satira horrek sei sari lortu ditu, sormenezko sarien ekitaldian lortutako zortzi golardorekin batera. Gaueko unerik hunkigarrienetako bat Michael J. Foxen agerraldia izan zen: Parkinson gaixotasunaren ikerketa sustatzeagatik Bob Hope sari humanitarioa eman zioten.
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.