Tradizioa eta modernitatea uztartuko ditu ABAO Bilbao Operak bere 73. denboraldian
"Denboraldi honetan, XIX. mendeko erromantizismo berantiarraren eta erromantizismo ostekoaren ereduen tradizio unibertsala eta XX. mendeko modernotasun ebolutiboa izango dira ikusgai, komedia, verismo eta drama erregistroekin". Modu horretan aurkeztu dute gaur ABAO Bilbao Operaren 73. denboraldia. Urriaren 19an hasiko da Donizettiren 'Don Pasquale' obra taularatuz.
Bilbon egin duten agerraldian, Juan Carlos Matellanes eta Cesidio Niño ABAO Bilbao Operako presidenteak eta zuzendari artistikoak, hurrenez hurren, azaldu dituzte denboraldi berriko xehetasunak. Horien hitzetan, "eskaintza artistiko zabalaz gain, dibulgazio saio gehiago eta gizarte programa anitza" jaso dute egitarauan.
'Liluragarriki opera' goiburupean, nazioarteko abeslari entzutetsuenak eta estreinaldi sonatuenak iritsiko dira Bizkaiko hiriburua. "Estreinaldiak, ekoizpen berriak eta koprodukzioak, kalitate gorena lortzeko etengabeko ahaleginean, bazkideak eta zaleak liluratzeko asmoz", esan dute.
Eskainiko diren operen eta ikuskizunen artean, nabarmentzekoak dira 'Don Pasquale' eta 'Il Trittico' obretarako ABAOk ekoitzitako lan berriak. Halaber, berriro 'Otello' taularatuko da, hori ere, ABAOren ekoizpen propioa.
Carlos Alvarez, Angeles Blancas, Karita Mattila, Chiara Isotton, Gwyn Hughes Jones, Oksana Dyka, Silvia Tro Santafe, Ismael Jordi, Jorge de Leon edota Ermonela Jaho dira denboraldi berrian Bilbon entzun ahal izango diren ahots handienetako batzuk.
Horrez gain, ABAO Txikiren egitaraua ere nabarmendu du Matellanesek. Aurten bi hamarkada beteko dituen ekimenak, lau ikuskizun handi taularatuko ditu adin guztietako herritarrentzat. "Horietako hiruk eskola-saioak izango dituzte, ABAOk prestakuntzarekin, musika-hezkuntzarekin, eta haurrekin eta familiekin duen konpromisoa berresteko", erantsi dute.
Opera "gizarte osoari hurbiltzeko konpromisoarekin", abonamenduen eta ohiko sarreren prezioak merketu egingo dira, hainbat modalitatetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.