Urmuga, Angulotik Santa Grazira, musika lagun
Urmuga, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzen duen jaialdia, uztailaren 11tik 31ra egingo dute aurten, Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino.
Ohi bezala, mendi ibiliak eta musika emanaldiak, 25 kontzertu (Et Incarnatus orkestra, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), uztartuko ditu Urmugak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuta.
Aurten, gainera, dantza eta musika uztartzen dituen berariaz sortutako "Ipuskoa 1000" ikuskaria emango da, uztailaren 20an Ulizarreko Oihantxiki Belazean.
Ekainaren 15era arteko epea dute zabalik interesa dutenek izena emateko. Ibilaldi osoa zein edozein toki egin dezakete, eta jatekoa nahiz lotarako tokiak ziurtatuko ditu antolakuntzak.
Mendi ibilaldiak hauek izango dira:
UZTAILAK 11 OSTIRALA \\ Angulo portutik (720)-Urduña portura (900)
UZTAILAK 12 LARUNBATA \\ Urduña- Altube portua (650 m)
UZTAILAK 13 IGANDEA \\ Gaztelugatxe, Burgoa, Bermeo, Mundaka, Atxarre, Santimamiñe, Ereñozar.
UZTAILAK 14 ASTELEHENA \\ Ereño, Ziortza-Bolibar.
UZTAILAK 15 ASTEARTEA \\ Ziortza-Bolibar, Oiz, Maume, Garai, Gederiaga, Durango, Mañaria.
UZTAILAK 16 ASTEAZKENA \\ Durango-Mañaria, Besaide, Arrasate.
UZTAILAK 17 OSTEGUNA \\ Getaria, Elkano-Aia, Aduna
UZTAILAK 18 OSTIRALA \\ Aduna, Altzo
UZTAILAK 19 LARUNBATA \\ Altzo, Ugarte, Ausagaztelu, Aizpearro, Albiasu.
UZTAILAK 20 IGANDEA \\ Orexa, Berastegi, Atallu - Irumugarrieta - Ulizar - Areso.
UZTAILAK 21 ASTELEHENA \\ Uxue - Kaseda
UZTAILAK 22 ASTEARTEA \\ Oibar – Rocaforteko Gaztelua
UZTAILAK 23 ASTEAZKENA \\ Irunberri – Arangoiti - Leyreko Monastegia
UZTAILAK 24 OSTEGUNA \\ Leyreko santutegia - Sigues
UZTAILAK 25 OSTIRALA \\ Artieda – Arres (Aragoi)
UZTAILAK 26 LARUNBATA \\ Santa Crus de la Serós - S Juan de la Peña santutegia (Aragoi)
UZTAILAK 27 IGANDEA \\ Ibilaldi Baigorri inguruan, helduentzako eta familietzako bertako mendi elkarteen antolakuntzarekin.
UZTAILAK 28 ASTELEHENA \\ Burdinkurutzeta - Bagargiak (1.327 m)
UZTAILAK 29 ASTEARTEA \\ Bagargiak - Orhi 2.017 - Larraineko lepoa (1.585 m).
UZTAILAK 30 ASTEAZKENEA \\ Belagua – Auñamendi (2.507 m) - Belagua
UZTAILAK 31 OSTEGUNA \\ Belagua – Lakora - Santa Grazi
Eta kontzertuak, hauek:
UZTAILAK 12 // GARRASTATXU / BARANBIO
18:30 Kontzertua
Alaitz eta Maider, Leturia eta Irati Arcelus, Fede de Dios, Pirata, Anje Duhalde eta Et Incarnatus Orkestra.
UZTAILAK 13 //EREÑOZAR - EREÑO
Ereñozarko San Migel (Iruñeko Erreinuko gaztelua)
Kontzertua: Bizkaia Urmuga Kantuz. 18:30 Euskal Herriko kalean kantuz taldeen partaidetzarekin.
Bixente Martinez Gitarra
Iñar sastre Pianoa
Iñaki Dieguez Akordeoia
Igor Tellechea Bateria
Baxua
URMUGA Banda eta gidari lanetan Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze Leturia.
UZTAILAK 14 // ZIORTZA - BOLIBAR
Orkestra Kontzertua. 18:00
Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestra.
UZTAILAK 15 // DURANGO // MAÑARIA.
Kontzertua. 18:30. Mañariako Angurreta Harrobia
Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Xak taldea eta Et Incarnatus Orkestra.
UZTAILAK 16 //
BESAIDE GAILURREAN Kontzertua 12:00
ARRASATE
Kontzertua. 19:00
Chruinne taldea (Galizia)
UZTAILAK 17 // ADUNA
Kontzertua. 19:00
Chruinne taldea (Galizia)
UZTAILAK 18 // ALTZO
17:00
Donosti Ereskiko Schola Gergorianista ondoren kalejira kontzertura.
Kontzertua: "Hirurak bat" 18:30
Alaitz eta Maider, Mirari Taldea, Anje Duhalde, Hatxe, Maixa eta Ixiar eta Et Incarnatus Orkestra.
UZTAILAK 19 // AIZPEARRO, ARALAR
Ordua: 18:00.
Kontzertua
Larraungo Udala, Lakuntzako Udala eta Aralar Mankomunitatearekin elkar lanean.
Mirari Taldea, Fede de Dios, Janus Lester, Lorea Zulaika, Xak taldea, eta Et Incarnatus Orkestra.
UZTAILAK 20 // IRUMUGARRIETA - ULIZAR, Oihantxiki Belazean – Berastegi, Areso, Lizartza, Orexa.
Ordua 18:30. IPUÇCUA Efemerideari dagokion ekimen berezia Gipuzkoako Aldundia eta Legebiltzarra eta Nafarroako Legebiltzarren partaidetzarekin.
Ypuçcoa 1000 urte ikuskaria, Leitza eta Amasako koruak, Donostia eta Iruñeko Orfeoiak, Iruñeko eta Tolosako Udal txistulariak, Baigorri eta Iruñeko Udal gaiteroak, Tolosako Bordondantzariak, Iruñeko Duguna dantza taldea, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak. Aragoiko: Benasque eta Anso herrietako dantzariak, Ainsako "Viello Sobrarbe" dantza taldea, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikariak, Jaione Olazabal eta familia, Amaia Elizaran dantzaria, Et Incarnatus Orkestraren abaroan.
UZTAILAK 21 // UXUE
Ordua: 18:30. Kamara kontzertua. "Menditik Itsasora, Dantzan".
UZTAILAK 22 // ZANGOTZA – ROCAFORTEKO GAZTELUA
Herri musika emanaldia.
UZTAILAK 24 // LEYREKO SAN SALVADOR MONASTEGIA
Iñar Sastre eta Iagoba Astiasaran. "Ingurutxoaren inguruan" Txistu eta organo kontzertua
Ordua: 18:30.
UZTAILAK 25 //
Ordua: 18:30.
UZTAILAK 26 // SAN JUAN DE LA PEÑA
Ordua 13:30. Monastegi Zaharrean
Donosti Ereskiko Schola Gergorianista
Ordua 18:00. Monastegi berriko zabalgunean.
Efemerideari dagokion ekimen berezia, Ypuçcua 1000 urte ikuskaria.
Baigorriko Udal gaiteroak, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak. Aragoiko: Benasque eta Anso herrietako dantzariak, Ainsako "Viello Sobrarbe" dantza taldea. Amaia Elizaran dantzaria, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikariak, Et Incarnatus Orkestraren abaroan.
UZTAILAK 27 // BAIGORRI, ETXAUZIA JAUREGIA, NAFARROA BEHERA
Ordua: 18:30.
"Euskal ahaire kosmogonikoak" Ikuskaria
Donostiako Orfeoia & Bakarlariak, eta Et Incarnatus Orkestra Sinfonikoa, Antzezleak: Titika Rekalt, Maika Etxekopar, Kantariak: Maika Etxekopar, Joseba Irazoki, Olaia Inziarte, Txistua: Iñaki Palacios, Herri soinu tresnak: Xanti Nazabal, Konpositorea: Jon Esnaola
Baigorriko Gaiteroen Elkartea,Basaizea Elkartea eta Baigorriko Herriko Etxearekin elkar lanean.
UZTAILAK 28 // IRATIKO OIHANA
SALBATORE BASELIZA, NAFARROA BEHERA
Ordua: 18:00. Ganbera kontzertua: "Menditik Itsasora, Dantzan".
Mendibeko Herriko Etxearekin elkar lanean
UZTAILAK 29 // ORHIKO GAILURREAN
Kontzertua: Donostiako Orfeoia & Bakarlariak, eta Et Incarnatus Orkestra.
Ordua: 12:00.
ORBAIZETA
Kontzertua, Ordua 18:30. Kamara kontzertua
UZTAILAK 31 // AZKEN JAIA SANTA GRAZIN
Ordua: 11:00 Donosti Ereskiko Schola Gergorianista
Ordua: 12:00.
Eñaut elorrieta, Iñaki Palacios, HorHor taldea, Ahaire Ahizpak… eta Et Incarnatus Orkestra.
Bazkal ostean Dantzaldia: Kiki Bordatxo taldearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.