Frank Gehry hil da, Bilbo eraldatu zuen "Guggenheim efektuaren" arkitektoa
'The New York Times' egunkariak iragarri duenez, Bilboko Guggenheim museoko arkitektoa hil da abenduaren 5ean, 96 urte zituela.
Frank Gehry, Bilbon.
Frank Gehry munduko arkitekto ospetsuenetako bat hil da abenduaren 5ean, 96 urte zituela. 1929ko otsailaren 28an Toronton (Kanada) jaio zen arkitektoaren izena Bilbori lotuta dago, Bizkaiko hiriburua mundu osoko mapan kokatu zuen Guggenheim museoa eraiki baitzuen.
Museoa inauguratu zenetik, milioika bisitari erakarri ditu Bilbora, eta horrek gune industrial zaharra kulturaren erreferente moderno bihurtu du. Eraldaketa hori “Guggenheim efektua” izenez ezagutzen da, eta hiria suspertzeko prozesua bultzatu zuen.
Bilbon arrakasta lortu ondoren, beste hainbat proiektu gauzatu ditu Gehryk Euskal Herrian, hala nola Arabako Errioxako Eltziegoko Marques de Riscal upategiko hotela.
Pradalesek, Aburtok eta Arzalluzek penaz hartu dute Frank Gehryren heriotzaren berri, eta nabarmendu haren lanak Bilbon iraungo duela.