Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onartu egin dute Abel Azcona artistaren aurkako kereila

Epaileak auzia ikertuko du, profanazioa eta sentimendu erlijiosoen aurka egitea egotzita.
Abel Azcona artista. EiTB
Abel Azcona artista. EiTB

Iruñeko instrukzio arloko 2. zenbakiko epaitegiak onartu egin du Abel Azcona artistaren kontra aurkeztutako kereila, eta, horrenbestez, auzia ikertzen hasiko da.

Salaketa Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak aurkeztu zuen, artistak Iruñean aurkeztutako "Desenterrados" erakusketagatik, profanazioa eta sentimendu erlijiosoen aurka egitea egotzita. Aipatutako erakusketan, Azconak 232 ostia sagaratu jarri zituen, "Pederastia" hitza osatuta.

Erakusketa atzo bertan bukatu zen, eta 2015eko bigarren bisitatuena izan zen, Udalak sustatutakoen artean. Hain zuzen ere, 7.870 bisitari izan zituen.

Abel Azconak Gerra Zibilaren, prostituzioaren, pederastiaren eta beste hainbat gairen inguruan sortutako lanak biltzen zituen erakusketa horretan, eta hautsak harrotu zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X