Irailak 21 - martxoak 24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa prestatu du Guggenheimek

Irailaren 21ean irekiko duten erakusketan ia 50 lan izango dira ikusgai: Cezanne, Manet, Picasso, Van Gogh…
"Saint-Remyko mendiak", Vincent Van Gogh. © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)
"Saint-Remyko mendiak", Vincent Van Gogh. © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Guggenheim Bilbao Museoak ‘Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua’ erakusketa hartuko du irailaren 21etik 2019ko martxoaren 24ra, eta, horrela, duela 50 urte Solomon R. Guggenheim Foundationi emandako Thannhauser bilduma entzutetsuko ia lan guztiak ikusi ahalko dira Bizkaiko hiriburuan, New Yorketik kanpo aurrenekoz,.

Thannhause legatuan, inpresionismoaren, posinpresionismoaren eta pintura modernoaren maisu handien ia 50 koadro daude: Paul Cezanne, Edgar Degas, Edouard Manet, Pablo Picasso eta Vincent Van Gogh.

Abangoardiako artista horiek artea XIX. mende amaierako genero eta bitarteko akademikoetatik askatu nahi izan zuten.

Museotik azaldu dutenez, “egileok fenomeno naturalen eragin aldakorrak arakatu zituzten, eta aztertu zuten nola irudikatu eraldatzen ari zen hiriaren ikuskizuna XX. mendearen hasieran, baliabide estilistikoak erabiliz, hala nola pintzelkada askea, bai eta jardunbide berritzaileak ere, hala nola plano piktorikoa zatikatzea”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X