Hatortxu Rock martxan da, Ken Zazpi eta beste hainbat talderekin
Dagoeneko hasi da da Hatortxu Rocken 13. edizioa eta Bide Ertzean, Kerobia taldeak ikusteko aukera izan zen atzo Atarrabian. Hala ere, gaurkoan hainbat musika taldez gozatu ahal izango da: Soziedad Alkoholika, Narco, Reincidentes, Leihotikan, Ken Zazpi, Betagarri, Ze Esatek! eta Bad Sound Sistem taldeak.
Horretarako bi karpa erraldoi jarri dituzte. Batean agertoki nagusia dago eta handik talde gehienak igaroko dira. Bestean, berriz, Jo Ta Txo, Nari eta DJ Elepunto disko-jartzaileak izango dira jaia girotzen.
Sarrerak
Aurresalmentan erosita, sarrerak 12 (ostiralekoa) eta 20 (larunbatekoa) eurotan daude salgai. Bestalde, leihatilan 15 eta 24 euroko prezioa izango dute. Bi eguneko bonoa erosi nahi dutenek, 25 eurotan eskuratu ahal dute.
Dagoeneko hasi da da Hatortxu Rocken 13. edizioa eta Bide Ertzean, Kerobia taldeak ikusteko aukera izan zen atzo Atarrabian. Hala ere, gaurkoan hainbat musika taldez gozatu ahal izango da: Soziedad Alkoholika, Narco, Reincidentes, Leihotikan, Ken Zazpi, Betagarri, Ze Esatek! eta Bad Sound Sistem taldeak. Horretarako bi karpa erraldoi jarri dituzte. Batean agertoki nagusia dago eta handik talde gehienak igaroko dira. Bestean, berriz, Jo Ta Txo, Nari eta DJ Elepunto disko-jartzaileak izango dira jaia girotzen. SarrerakAurresalmentan erosita, sarrerak 12 (ostiralekoa) eta 20 (larunbatekoa) eurotan daude salgai. Bestalde, leihatilan 15 eta 24 euroko prezioa izango dute. Bi eguneko bonoa erosi nahi dutenek, 25 eurotan eskuratu ahal dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko