"Erresistentzia" eta John Cage, Musika Garaikidearen zikloaren oinarri
Musika Hamabostaldia bere egitarauaren erdialdiera iritsita, baditu oraindik zikloak estreinatzeko. Datorren astelehenean musika jaialdi hau bereizten duten bi ziklo estreinatuko dira, Interprete Gazteei eta Musika Garaikideari dagozkionak, hain zuzen ere.
Musika Hamabostaldiak hitzarmenak sinatu ditu aurten bi ziklo hauek egituratzeko, Musikenekin bat egin du Interprete Gazteak zikloari begira, eta Musikagileak Elkartearekin Musika Garaikideari dagokionean. Joera berrienekin arduratuta dauden musikagile eta interpreteei zabaltzen dizkie ateak Musika Garaikidea zikloak, Ramon Lazkano zikloaren koordinatzaileak jakinarazi duenez.
John Cage izango du gogoan zikloak eta lau estreinaldi egingo dira. Kontzertuak hilaren 19an, 21ean, 22an, 25ean eta 29an egingo dira. Interprete Gazteen zikloa berriz, Miramar jauregian egiten da, 2013ko Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketako lehen sariaren irabazleak eta Musikeneko bakarlari eta talde zenbaitek emango dituzte kontzertuak.
Abuztuaren 19tik 23ra egingo dira kontzertu hauek.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko