BIME Live musika-jaialdiak Barakaldo hartuko du bi egunez
BIME azoka asteazkenean abian jarri bazen ere, gaur eta bihar artean izango dira musika-industriaren adar gehientsuenak jorratzen dituen topaketaren hitzordu nagusiak. Izan ere, Bime Livek bi eguneko kontzertu-sorta erakargarria prestatu du aurten ere. Barakaldoko BEC! erakustazokan izango dira emanaldi guztiak. Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft, !!! (Chk, Chk, Chk), Everything Everything eta Imagine Dragons dira oholtza astinduko duten taldeetako batzuk, baina, hain arrakastatsuak izan ez arren, jarraitzaileen musika-egarria aseko duten beste zenbait artista ere gonbidatu dituzte: L.A., Savages, Sallie Ford, Zola Jesus, Iron And Wine, Matthew E. White...
Ordainketa-sistema berritzailea
Aurtengo edizioak berrikuntzak izango ditu ordaintzeko sistemari dagokionez ere. Eskumuturreko baten bidez egin beharko dituzte ordainketak BEC! erakustazokan biltzen diren musikazaleek, zuzenekoen gunean ez baita dirurik onartuko. (Informazio gehiago, hemen).
Sarrerak
Bi eguneko bonuak 69 euroko prezioa du. Eguneko sarrerek, berriz, 44 euro balio dute. Kanpalekura joanez gero, 50 euroan egongo dira eskuragarri.
Kontzertuak, egunez egun
Urriak 30
18:30 - Ateen irekiera
1. agertokia
19:45 - DARWIN DEEZ
21:25 - EVERYTHING EVERYTHING
23:35 - STEREOPHONICS
02:00 - CRYSTAL FIGHTERS
2. agertokia
19:00 - MAMBA BEAT
20:35 - ZOLA JESUS
22:15 - LOS PLANETAS
00:55 - THE GO TEAM!
03:15 - JAVI GREEN
Teatro agertokia
19:40 - GASPARD ROYANT
21:20 - BENJAMIN CLEMENTINE
23:00 - IRON & WINE
00:40 - MATTHEW E. WHITE
Urriak 31
18:30 - Ateen irekiera
1. agertokia
19:45 - NUDOZURDO
21:25 - SUPERSUBMARINA
23:20 - IMAGINE DRAGONS
01:45 - KAKKMADDAFAKKA
03:55 - NATHAN FAKE
2. agertokia
19:00 - ASTRONAUTALIS
20:35 - SAVAGES
22:15 - RICHARD ASHCROFT
00:40 - L.A.
02:50 - !!! (chk, chk, chk)
Teatro agertokia
19:40 - POKEY LAFARGE
21:20 - VILLAGERS
23:00 - MICHAEL KIWANUKA
00:40 - SALLIE FORD
Zure interesekoa izan daiteke
ABAOk 9 lan eskainiko ditu bere 75. denboraldian
Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen 75. denboraldia Verdiren La traviatak abiatuko du, urriaren 17an; hiru urtean, 1953an elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ere ospatuko dute.
Euskal Herriko musika industriari bilgunea eskainiko dio Must +PROk
Programa profesionala eta publikoari irekitako programazioa uztartuko ditu Euskal Herriko musikaren topaketa profesionalaren bigarren edizioak, maiatzaren 13 eta 14an, “musika ekosistema barrutik eta kanpotik indartzeko”.
Flamenco On Fire jaialdiak Nafarroako hiru udalerritan zabalduko du "Andaluziako kadentzia"
Nafarroako flamenko jaialdia Viana, Lizarra eta Iruñera iritsiko da, abuztuan.
Nerea Erbitik, Arturo Reverterrek eta Benito Lertxundik jasoko dute Donostiako Orfeoia-EHU saria
Uztailaren 10ean, ahots musikako taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi bat antolatu dute, sariketaren 25. urteurrena ospatzeko.
BBK Legends Bilbao jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu
Chris Isaak 22:15etik aurrera arituko da ostiralean, eta Tom Morello 22:50 oholtzaratuko da larunbatean, jaialdiaren bigarren egunean.
Ahotsak protagonista Euskadiko Orkestraren kontzertuetan, Strauss eta Mandelssohnen doinura
Programa sinfoniko berria maiatzaren 4an hasiko da, Gasteizen, Alexander Liebreich alemaniarraren zuzendaritzapean. Programa sinfoniko berria maiatzaren 4an hasiko da, Gasteizen, Alexander Liebreich alemaniarraren zuzendaritzapean.
ETSk iragarri du hirugarren kontzertu bat egingo duela Buesan, aurreko bietarako sarrera guztiak saldu ondoren
Talde arabarrak iragarri du martxoaren 13an ere eskainiko duela "Etxean" ikuskizuna Gasteizen, martxoaren 19ko eta 20ko kontzertuetarako 30.000 sarrerak 24 orduan saldu ondoren.
Saldu dira ETSren Gasteizko kontzerturako sarrera guztiak, eta beste emanaldi bat iragarri dute
Arabako taldeak beste kontzertu bat emango du Buesa Arena pabiloian, martxoaren 19an, Gasteizen martxoaren 20rako iragarri zuten "Etxean" kontzerturako sarrerak berehala, ordubete luzean, agortu baitituzte.
ETSk kontzertua emango du 2027ko martxoaren 20an Buesa Arenan
Horixe iragarri du taldeak Madrilen emandako kontzertu jendetsuan. ETB On eta Primeranen ikusgai dago jada Madrilgo kontzertua.
Iñigo Etxezarreta: “ETSren formatu ezberdinak egongo dira etorkizunean”
ETS taldeak “Bihotzen konkista” kontzertua emango du larunbatean Madrilen, Movistar Arena beteko duten 16.000 lagunen aurrean eta ETB1en eta ETB ONen pantailez bestaldeko ikusleentzat. Iñigo Etxezarreta kantari eta gitarristarekin hitz egin dugu, horren aitzakian, honetaz eta hartaz, luze eta zabal.