Asier Etxeandia: 'Ez dut izendapenean gehiegi pentsatzen'
Asier Etxeandia (Bilbo, 1975) ez da geldi egotekoa, eta atsedenik gabe ari da lanean: udan, ?El intérprete? antzezlanarekin bi urte eta erdiz eginiko bira bukatu zuen, Donostian, eta asteazkenero Florida Park Madrilgo dantzalekua ?hankaz gora jartzeko? ikuskizun bat prestatzen ari da dagoeneko; telebistan, arrakastaren bitsetan da; eta, zineman, ?Ma ma? egin berri du, Penelope Cruz eta Julio Medemekin, eta, orain, ?La novia?n, ?Bodas de sangre? Federico Garcia Lorcaren antzezlanaren bertsioan, egindako paperak aktore onenaren Goya sarirako izendapena ekarri dio orain.
Lan erritmo zoroan murgilduta, Etxeandiak oso pozik jaso du izendapena, baina oraindik horretan pentsatzeko astirik ere eduki ez duela aitortu digu. Otsailaren 6ko galara begira, lankideen berotasunaz eta alboan izango duen luxuzko gonbidatuaz, aitaz (?oso harro dago?, esan digu), gozatu nahi du.
?La novia? filmean egin duen lanari buruz hitz egin dugu Etxeandiarekin, eta izendapena nola jaso duen kontatu digu, besteak beste.
Ezer baino lehen, zorionak. Nola hartu duzu ?La novia?n egindako lanarengatik Goya sarietarako hautagaien artean egotea, denok zuzenean ikusi ahal izan genuen hasierako sorpresaren ostean (Asier bera izendatuak iragartzeko gala aurkezten ari zen, Emma Suarezek, ondoan zuela, beraren izena irakurri zuenean)?
Egia esan, ez naiz egoeraren oso kontziente. Izendatuak iragartzeko ekitaldia oso zirraragarria izan zen; gainera, batetik bestera eramaten zaituzte berehala, elkarrizketak egitera? Oso kolpe gogorra da.
Hala ere, egia esan, ezusteko handia izan da Goyetarako izendatuta egotea aktore nagusiaren atalean, Ricardo Darin, Luis Tosar eta Pedro Casablancekin batera. Hartara, ez dut horretan askorik pentsatzen, elkarrizketak egiten ditudanean izan ezik. Ez dago nire egunerokoan.
Izugarri ederra da niretzat eta pelikularentzat, eta lankideen babesa erakusten du. Baina ez dut horretan gehiegi pentsatzen.
Zure atalean izendatutako gainerako aktoreen -Ricardo Darín (?Truman?), Pedro Casablanc (?B?) y Luis Tosar (?El desconocido?)- lanak ikusi dituzu? Zer iruditu zaizkizu?
Ezin izan ditut oraindik ikusi. Zorionez, lan karga handiarekin nabil azkenaldian; hori dela eta, tamalez, ezin izan naiz zinemara joan ezer ikustera.
Darinen, Luisen eta Pedroren lana ikusteko asmoa dut, baina oraindik ez dut denborarik izan.
Nola egin zenion aurre ?Bodas de sangre?koa bezalako testu boteretsu eta sendoa eta Senargaia, bertan horren pisu nabarmena duen pertsonaia, pantailaratzeko erronkari?
Senargaiarena beti iruditu zait oso pertsonaia liluragarria, eta ez dakit zergatik eman izan zaion beti mengel ukitu hori. ?Bodas de sangre?ren hainbat bertsiotan, ia-ia konpromiso hutsez balego bezala ageri da.
Baina modu horretara ez da kontatzen antzezlaneko testuaren benetako gatazka, Emaztegaiak aurrean duen arazoa: denak pasioaren biktimak direla, bera eta Leonardo barne.
Oinaze are handiagoa dago lanean; izan ere, gizakiok ez gaude prest oraindik, horrenbeste urteko eboluzioa gorabehera, pasioa neurtzeko. Eta hori guztia erakusteko, Senargaia pertsonaia sendoa izan behar da, leialtasuna eskaintzen duen gizon indartsua. Senar bikaina da.
Hasiera-hasieratik irudikatu nahi izan nuen hori horrela, eta Paula (Ortiz, zuzendaria) iritzi berekoa zen. Niretzat, interesgarriena pertsonaiaren arkua zen, nola pasatzen den guztiz zoriontsu eta xalo izatetik bere bizitza eta beste guztiona suntsitu nahi duen munstro amorratua izatera, puntu batera helduta, ezer gelditzen ez zaiolako.
Senargaiak ama jasan behar izan du, aurrera egiten lagundu, anaia eta aita indarrez hil izana gainditu, amaren beraren mespretxuari aurre egin? Fatum-ak kontra egingo dio berriz, halere, eta tragedia horretaz mintzo zen Lorca bere lanean.
Pelikula ikusita, badirudi filmatze lanak gogorrak eta biziak izan zirela, pasioz betetakoak? errazak izan ez zirela ematen du? Azken finean, hori da lanaren leitmotiva?
Bai, pasio handia izan da, eta ez da erraza izan, produkzio txikia izan baita; maitasun handia zegoen, baina diru gutxi. Monegrosen galduta geunden, hotz ikaragarri eta bero kiskalgarria zeuden, 60 km/h-ko haize ufada etengabeak, eltxoak? Lorcaren itzala igartzen zen, lurraren indarra; Federico, ukitu poetikoa azpimarratu nahian, alde izan genuela zirudien nolabait.
Eta emozioen mailan ere, sakona izan zen, baina hori da gure lana, gure eginbeharra. Inma (Cuesta, protagonista) pelikula osoan dago sufritzen, baso beldurgarrietan murgilduta; ni, aitzitik, bakean bizi den gizon zoriontsu batena egiten aritu nintzen pelikularen lehen erdian. Hori bai, azken egunak, nire pertsonaiaren barrua hautsi ostean, nekagarriak izan ziren, oso biziak.

12 ataletan dago izendatuta "La novia" filma Goya sarietan. Argazkia: Jorge Fuembuena.
Oso gogorra izan da, baina istorioak kontatzeko modu bakarra hori dela uste dut.
?La novia? filmak ?Bodas de sangre? du oinarrian, baina Paula Ortizek nortasun propioa eman dio. Zer ezaugarri ditu bertsio honek, zure ustez?
Begira, nik uste dut inoiz baino ?lorcarragoa? dela. Bertsioa da, noski, eta ?La novia? izena du, hain zuzen ere, dena Emaztegaiaren begietatik ikusten delako. Koadro handi baten xehetasuna ikustea bezalako zerbait da.
Emaztegaiaren alde jartzen zaitu une oro, eta ezin diozu gertatzen ari denaren errua berari bota. Biktima dela ikusten duzu, gertatzen ari den guztiak ez duela atzera bueltarik.
Dena dela, Federicoren bertsioarekin oso fidelak dira, nire ustez, Paulak lan honetan erabilitako irudi guztiak. Ez da bertsio librea: Paulak bere ustez Lorcak izan zuen begiradatik hurbilen dagoena erakutsi digu.

Aktore taldeko lau kide daude izendatuta aurtengo Goyetan. Argazkia: Jorge Fuembuena.
Zer gertatuko da, zure ustez, otsailaren 6ko galan?
Oso une berezia izango da nire bizitzan, oso ona benetan, baina nahiago dut horretan gehiegi ez pentsatu, ez dut ezer prestatu?. Pentsatzen dudan bakoitzean, txarto sentitzen naiz, baina zera esaten diot neure buruari: ?Egon lasai, gozatu, lagunekin egon, zerbait hartu??.
Gehien-gehien pozten nauena da aitarekin joango naizela. Pozez zoratzen dago, zorionez gainezka.
Goyen atarian gaudela baliatuta, iazko zer film edo interpretazio azpimarratuko zenituzke?
Oso txarto gelditzen naiz jendearen begietara galdera horiek egiten dizkidazuenean, baina ezin izan dut ezer ikusi. Lanera joateko oso goiz esnatu, itzuli, bilerak egin, prestatzen ari naizen ikuskizunerako lanak aurrera atera? Hori izan da nire bizimodua, eta lehertuta bukatzen dut.
Goyak heldu baino lehen, pare bat egun hartu behar ditut, dena ikusteko.
?El intérprete?ren bira joan den udan bukatu zenuen, Donostian, eta telebistan eta zineman lan eta lan ari zara. Zer du aurretik oraindik orain Asier Etxeandiak, maila profesionalean?
Proiektu eder askoa dugu esku artean orain. Beti muntatu nahi izan dut jai handi bat. Dena, mina bera ere, plazer, ospakizun, bihurtu nahi izaten dut, hedonismoz.
Madrilen, Retiroko parkean, Florida Park aretoa berriz zabalduko dute, hainbat urtez itxita egon eta gero, eta irekiera hori inauguratzeko ohorea izango dut. Asteazkenero, jai bat egingo dugu bertan, eta hori sortzeko lanean ari naiz, Cayetana Guillen Cuervo, Paco Tomas eta Chevi Muradayrekin batera.
Michelin izarrak izango dituen dinner show txundigarria izango da, eta gozatu eta erotzeko asmoz etorri behar du jendeak bertara. Musika talde handi bat egongo da, aktoreak?. Niretzat beti jaitzarra izan dena izango da.
Zineman, badago zerbait, baina ezin dizut gauza handirik aurreratu; telebistan ere? Lan piloa daukat aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
Silvio Rodriguez kubatar musikariak kontzertua eman du larunbat honetan Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bere ibilbide musikalaren zati bat errepasatu du bertan bildutakoen aurrean.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.