Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Simonek BECen joko du, azaroan

Simon & Garfunkel bikoaren kide ohia azaroaren 17an igoko da Bizkaiko erakustazokako agertokira. Sarrerak ekainaren 21etik aurrera erosi ahalko dira.
Ekainaren 21ean jarriko dituzte txartelak salgai. Argazkia: Mark Seliger.
Ekainaren 21ean jarriko dituzte txartelak salgai. Argazkia: Mark Seliger.

Paul Simon, Simon & Garfunkel bikoaren kide ohia, BEC Barakaldoko erakustazokan arituko da azaroaren 17an, “Stranger to Stranger” nazioarteko birari dagokion kontzertuan.

Emanaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, ikusmin handia piztu du ia 60 urtez jotzen aritu den estatubatuar musikariaren bira honek. Musika garaikideko ibilbide diskografiko oparoenetakoa eraiki du Simonek, “Graduatua” filmerako “Mr Robinson” arrakastatsua sortu zuenetik.

Paul Simonek 1972an abiatu zuen bakarkako ibilbidea, “Me And Julio Down By The Schoolyard” eta “Mother And Child Reunion” singleak merkaturatuta.

“Hiru epe zehatz daitezke nire ibilbidean”, Simonek azaldu duenez: “Simon & Garfunkel, 'Graceland' diskoa atera aurreko bakarkako diskoak eta disko hori atera nuenetik gaur artekoa”. Izan ere, “Graceland” 1986an argitaratutako bildumak mugarria ezarri zuen worldbeat eszenan, gaurdaino.

Bi ordu eta erdiko ikuskizuna eskainiko du Simonek, Get In antolatzaileak aurreratu duenez, eta ez omen dira faltako “Sound of silence”, “Mr Robinson”, “Cecilia” eta “Bridge over trouble water”, ezta bakarkako ibilbideko kantu ospetsuenak ere.

Kontzerturako sarrerak ekainaren 21ean jarriko dituzte salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

The Bad Plus taldeak bere agur-birako azken kontzertuetako bat eskaini du Gasteizko Jazzaldian

The Bad Plus taldeak Gasteizko Jazzaldian eskaini zuen bere agur-birako azken kontzertuetako bat. Talde estatubatuarra 26 urte, 16 disko eta milaka emanaldiren ibilbideari amaiera ematean ari da, eta jaialdiaren 49. edizioko azken eguneko hitzordu hunkigarrienetako baten protagonista izan zen. Giant eta Anthem for the Earnest kantek Mendizorrotzako publikoa hunkitu zuten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X