Bach, bere errepertorioaren maisu handienetako baten eskutik Donostian
Musika Hamabostaldia atzo hasi zen, ostegunarekin, eta gaur, ostirala, kontzertu sorta osoko emanaldirik azpimarragarrienetako bat eskainiko du: English Baroque Solistsek, antzinako musika tresnaz osatutako munduko orkestra garrantzitsuenetako batek, Monteverdi Choirrek eta Easo Eskolaniak “Pasioa san Mateoren arabera” taularatuko dute Kursaalen, 19:00etatik aurrera, sarrera guztiak agortuta daudela.
Denen buru John Eliot Gardiner ingeles zuzendaria egongo da, antzinako musikaren pizkundearen arduradun nagusietakoa eta Vienako eta Berlingo filarmonikoekin aritutakoa, esaterako. Tenorra James Gilchrist izango da, eta baxua, Kristorena egiteko arduraduna, Stephan Loges.
EiTBren laguntza du gaurko kontzertu honek, eta salgai jarritako sarrera guztiak oso agudo saldu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko