Harkaitz Canok eta Mursegok bizitza eta ardoari abestuko diote Bilbon
“Porto” izenburua jarri diote Harkaitz Cano idazleak eta Maite Arroitajauregi Mursego musikariak Arriagako Gelatxoetan, “Literatura eta musika euskaraz” zikloaren barruan, aurkeztuko duten ikuskizunari. Arriaga antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara arloak antolatu dute emanaldia.
Arriagatik zehaztu dutenez, antzokiko foyerrean taularatuko dute “Porto”, asteazkenean, urriak 19, arratsaldeko zortzietatik aurrera.
Ikuskizunak ardoari egiten dio erreferentzia, eta ardoa da artista biek, aitzakia gisa, egungo bizitzaren inguruko ikuspegi liriko eta umorezkoa eskaintzeko erabiliko duten sinboloa, Fernando Pessoaren, Charles Baudelaireren, Rafa Berrioren eta beste egile batzuen poemak eta abestiak beren-beregi egindako konposizio lanekin eta Mursegoren beraren inprobisazioekin uztartuz.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 8 eta 12 euro arteko prezioan.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da