Fermin Muguruzak jasoko du 2017ko Adarra saria
Fermin Muguruza irundar musikariak jasoko du Adarra saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak “garrantzi edo eragin bereziko musikari bati” banatzen duten aintzatespena, ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean, Victoria Eugenia Donostiako antzokian eskainiko duen kontzertuaren atarian.
Iñaki Zarata kazetariak, Anjel Valdes musika ekoizle eta argitaratzaileak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako musika teknikariak osatutako epaimahaiak erabaki duenez, Fermin Muguruzak “beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara”.
Ospatzeko, kontzertua
Muguruzak oso kontzertu berezia prestatu du ospakizun honetarako: lehen aldiz, bere errepertorioko kanta ezagunenak abestuko ditu Micaela Chalmeta Big Band - Taller de Músics de Barcelonak lagunduta.
Sarrerek 18 euro balio dute, eta ohiko bideen bitartez erosi ahal izango dira: Donostia Kulturaren webgunea eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak.
Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra saria. Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza lanari eta jeinuari eman zitzaion; bigarrenean, Ruper Ordorikari; eta Benito Lertxundik eskuratu zuen iaz.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da