Donostiako Orfeoiak nazioarteko lau bira egingo ditu aurten
Donostiako Orfeoiak jarduera bizia izango du 2018an: 45 emanaldi egingo ditu guztira, iaz baino 18 gehiago, eta Herbehereetan, Bruselan, Frantzian eta Alemanian arituko da, besteak beste, Rotterdameko eta Municheko orkestra filarmonikoekin.
Aurten, gainera, abesbatzaren 120. urteurreneko kontzertua ere egingo dute, iaz bertan behera gelditu baitzen, zuzendariaren gaixotasun baten ondorioz.
Martxoaren 23 eta 25ean, Rotterdam eta Bruselan, Mahlerren 8 zenbakiko Sinfonia joko dute Herbehereetako hiri horretako filarmonikoarekin, Yannick Nezet-Seguinek zuzenduta.
Ekainaren 8 eta 9rako, Frantziako Tolosan dute hitzordua, non Verdiren Requiema joko baitute hiri horretako Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin, Tugan Sokhiev maisuaren aginduetara.
Nazioarteko biraren hurrengo hitzordua Carcassonneko Jaialdian izango da korua: Carmina Burana Carl Orffen lana joko dute bertan, uztailaren 5ean, Michele Gambak zuzenduta.
Azkenik, urriaren 13an Donostiako Orfeoia Municheko Filarmonikoari eta Tolz umeen abesbatzari batuko zaio Alemaniako hiriko aireportuan, Valery Gergieven aginduetara Mahlerren Zortzigarrena jotzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko