Xabier Lete omenduko dute Victoria Eugenian, heriotzaren 10. urteurrenean
Victoria Eugenia Donostiako antzokiak Xabier Lete poeta eta kantautorea, “erreferente estetiko eta etikoa”, omenduko du ostegunean, urriak 15, haren heriotzaren hamargarren urteurrenean. “Xabier Lete: gezur eta egia gurea” ekitaldiaren zuzendari artistikoa Fernando Bernues izan da, eta gidoiaz Frantxis Lopez Landetxe arduratu da.
19:00etan hasiko den omenaldian, Xabier Leteren kolaboratzaile hurko izandakoak arituko dira, hala nola Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa eta Antton Valverde.
Horiez gain, Karlos Gimenez omenaldiaren zuzendari musikalak beste lau pianista izango ditu alboan (Iñaki Salvador, Sorkunde Idigoras, Fredi Pelaez eta Joana Ortega), eta Txema Garces, Pascal Gaigne, Pello Ramirez eta Jabier Muguruza musikariak ere arituko dira, Lete gogoan.
Halaber, Asier Serrano poeta eta musikaria, Jon eta Alaia Martin bertsolariak, Oihana Lekuona eta Mikel Markez musikariak, Ane Gabarain aktorea eta Petti, Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Maria Berasarte eta Pier Paul Berzaitz kantariak ere aterako dira oholtzara.
Omenaldia eitb.eus webgunean ikusi ahalko da streaming bidez, eta ETBn ere emango dute aurrerago.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da