El Drogas BECen arituko da Hiriko Soinuak lehiaketaren talde irabazleekin
El Drogas izango da kartelburua urriaren 30ean Bizkaia Arena BECeko gelan egingo duten jaialdi txikian. 4.000 lagunentzako edukiera izango du gaualdiak (eserita), eta Hiriko Soinuak lehiaketako bi irabazlek joko dute, saridun nagusiak eta Barakaldoko artista onenak, nafar musikariaren taldearekin batera.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, lau euroan, eta bildutako diru guztia Barakaldon jarduten diren Elikagai Bankuaren taldeentzat eta Bereka elkartearentzat izango da. Udaletik azaldu dutenez, jatekoa banatzen eta maskarak ekoizten aritu da elkarte hori koronabirusaren pandemia hasi zenetik.
Hiriko Soinuak lehiaketa bi disko baino gutxiago merkaturatu dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko talde-bakarlariei bideratuta dago, eta interesa dutenek uztailaren 23a baino lehen eman dezakete izena.
Zure interesekoa izan daiteke
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da