Brahms eta Mozart, EGOren udako kontzertuetan
EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak Mozart eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu aurten, udako ohiko kontzertu biran.
Rubén Gimeno zuzendari artistikoak hitzetan, "maisulana" den Mozarten 12. Serenata-k emango dio hasiera egitarauari, eta "lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen" eta Mozartengan berengan inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du orkestrak ondoren.
EGOk udako topaketa egingo du, uztailaren 21ean hasita, Musikenen, eta kontzertuetan burutuko dute lanaldia. Horiek Bilboko Euskalduna jauregian (07/25), Gasteizko Principal antzokian (07/26), Donostiako Victoria Eugenia antzokian (07/27) eta Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (07/28) izango dira.
Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997ko uztailean sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, musikari gazteak trebatzeko eta orkestra mundu profesionalerako leiho bat eskaintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da