Bilbao BBK Live
Gorde
Kendu nire zerrendatik

110.000 pertsona bildu ditu Bilbao BBK Live jaialdiak bere 18. edizioan

2025eko uztailaren 10etik 12ra ospatuko da Bilbao BBK Live jaialdiaren 19. edizioa.
Bilbao BBK Live 2024 jaialdiko azken eguna
Bilbao BBK Live 2024 jaialdiko azken eguna. Argazkia: EFE

50 herrialdetatik etorri diren 110.000 pertsona inguru bildu dira uztailaren 11tik 13ra Kobetamendin ospatu den Bilbao BBK Live jaialdiak.

Besteak beste, Arcade Fire, Jungle eta Zea Mays taldeekin eman dio amaiera jaialdiak aurtengo edizioari.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jaialdia egiten lagundu duten guztiei, bereziki Bilboko Udalari, eta 19. edizioa 2025eko uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango dela jakinarazi dute.

Iragarkia
20240714111627_libe-mancisidor_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin

"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X