'Amaya' opera lehen aldiz eskainiko da Donostiako Musika Hamabostaldian
Euskarazko opera honen kontzertu-bertsioa abuztuaren 9an (larunbata) eskainiko da, 20:00etan, Kursaalen. Jesus Guridi konpositore gasteiztarraren obra garrantzitsuenetako bat da, Musika Hamabostaldian inoiz interpretatu gabea.
Arantza Ezenarrok interpretatuko du Amaya. Argazkia: Musika Hamabostaldia
Jesus Guridiren ‘Amaya’ opera erakutsiko du aurten lehen aldiz Donostiako Musika Hamabostaldiak. Datorren larunbatean, abuztuak 9, 20:00etan, Kursaalen da hitzordua, Arantza Ezenarro eta Gillen Mungia bakarlariak eta Euskadiko Orkestra buru direla.
Aipatutako horiez gain, beste ahots ugari ere bilduko ditu Diego Martin-Etxeberriak zuzendutako obrak, tartean, Easo Abesbatzako kideena eta Marife Nogales sopranoarena.
Euskarazko opera ezagunenetakoa, 1879an Francisco Navarro Villosladak idatzitako 'Amaya o los vascos en el siglo VIII' eleberrian dago oinarrituta. VIII. mendean girotutako herria erakutsiko du, amodioa, familia-harremanak eta tradizioa uztartuko dituen istorioekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko