Euskal Herriko musika sektorearen topagune profesionala, Tabakaleran
Gaur hasi eta bihar, asteazkenarekin, bukatuko da Must + Pro, “musikaren profesionalek elkarren esperientzien berri izateko, sektorearen erronkei buruz hausnartzeko eta lotura berriak sortzeko ekitaldia".
Mahai-inguruak, ikastaroak, eztabaidak, aurkezpenak eta showcase formatuko emanaldi txikiak: horiek guztiek beteko dute Tabakalera , Donostian, irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Must + Pro Musika Bulegoa elkarteak antolatu duen musika sektoreko topagune profesionalaren kariaz.
Must + Pro “musikaren profesionalentzako erreferentziazko gune bihurtzeko helburuarekin” sortu da, antolatzialeen hitzetan, “elkarren esperientzien berri izateko, sektorearen erronkei buruz hausnartzeko eta lotura berriak sortzeko”.
Lehen egunean, asteartearekin, Adimen Artifizialaz, musika ibilbideez, nazioartekotzeko estrategiez, managerren lanaz eta publiko berriez hitz egingo dute, esaterako, Lorea Argaratek, Ines Osinagak, Olatz Salvadorrek, Imanol Otaegik eta Amaia Ispizuak, besteak beste.
17:30etik aurrera, musika Korrontzik, Femmm Vocal Jazzek, Arima Soulek, Habiak eta Sara Azurzak jarriko dute.
Urriaren 1ean, asteazkenarekin, pizgarri fiskalez, musikaren banaketaz, osasun emozionalaz eta komunikazio estrategiez jardungo dute, esate baterako, Galder Beramendik, Mikel Unamuno Gaztearen zuzendariak, François Matonek, Iker Arronizek, Cris Lizarragak, Beñat Rodrigok, Sara Zozayak eta Sara Azurzak, eta musika jarriko dute, 17:30etik aurrera, Xiberootsek, Jum! Eta Alatzek, Heitxik, Andrea Santiagok eta Muganek.
Bi egunetarako akreditazioaren prezioa 50 eurokoa da, eta egun bakoitzeko txartelarena, 30 eurokoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko