Dwarves, Bridge City Sinners eta hamahiru talde gehiago, Azkena Rock Festivaleko Trashville espazioan
Garageari, surfari, psychobillyari eta punkari irekitako agertokiak bere kartel osoa aurkeztu du; besteak beste, Alice Cooper, Social Distortion eta Imelda May ageri dira aurtengo talde eta artisten zerrendaren buruan.
Azkena Rock Festival jaialdiak Trasville karparen programazioa aurkeztu du gaur, asteartearekin, garage, surf, psychobilly eta punk estiloei irekitako karpan joko duten talde eta artisten zerrenda.
Ekainaren 18, 19 eta 20an 24. edizioa egingo duen jaialdian, agertoki horretan arituko dira Dwarves, The Bridge City Sinners, Cuir, Henge, Captain Trasho, Twin Ghosts, Cavegirl + The Neandergals eta Les Robots.
Gainera, Stompin’ Riffraffs, The Concrete Boys, Restless Ramones, Bloodsucking zombies from outer space, Ángel y Cristo, Radioactivas eta Capitán Entresijos feat. Garganta Profunda.bikoteaz gozatzeko aukera ere izango da.
Trashvilleren eskaintza Azkena jaialdiak orain arte iragarritako programazioarekin batuko zaio, Alice Cooper eta Social Distortion buru direla. Orain arte, iragarrita daude Imelda May Jason Isbell & the 400 Unit, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, SUGAR, The Adicts, Evaristo, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, Therapy?, The Damn Truth, The Del Fuegos, Discharge, Split Dogs, Starbenders, Tropical Fuck Storm, Voivod, Rodeo eta Nhil.
Ekainak 18-20
Alice Cooper eta Social Distortion, Azkena Rock Festivaleko lehen izen handiak
Gasteizko rock-and-roll jaialdiaren 24. edizioan Imelda May, Old Crow Medicine Show, Evaristo eta Sleaford Mods ere egongo dira, besteak beste. Aurretik jaialdira joan direnentzako aurresalmenta bihar, asteazkenarekin, abiatuko dute, eta salmenta orokorra asteartean, azaroak 4, hasiko da.
Abonu orokorrak (140 euro + gastuak) jaialdiaren webgunean daude salgai, Gaztea Bonoarekin (100 + gastuak, 24 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrilla Bonoarekin batera (bost bonu erostean, seigarrena doan da). Aurreko edizioetan bezala, 14 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izango da .
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko