KONTZERTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zetakek ikuskizun berri bat iragarri du 2027ko urtarrilerako, eta igandean jarriko dituzte sarrerak salgai

Pello Reparazek ezustekoa eman du "Mitoaroa III"ren lehen kontzertuaren amaieran. Proiektu berriak "Km0" izena izango du, eta urtarrilean iritsiko da. San Mameseko bigarren kontzertua zuzenean emango dute gaur ETB2n eta ETB ONen.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zetak Pello Reparaz buru duen talde nafarrak ikuskizun berri bat iragarri du, 2027ko urtarrilerako. San Mamesen Mitoaroa III ikuskizunaren lehen gauaren amaieran jakinarazi dute berria, eta ezustean harrapatu dituzte ikusleak.

Ikuskizun berriaren izenburua Km0 izango da, baina oraingoz ez dute formatuari edo edukiari buruzko xehetasun gehiagorik emango. Zetaken arabera, sarrerak igande honetan jarriko dituzte salgai.

Iragarpen honekin, Zetakek etapa berri bat abiatuko du Mitoaroa IIIren ostean. Taldeak egungo euskal musikaren erreferentzia gisa sendotzea lortu du, musika, ikuskizun bisuala eta berrikuntza eszenikoaren aldeko apustu sendoa uztartuz.

Km0 lanak ikusmin handia sortu du bertaratutakoen artean, eta gogo biziz hartu dute Pello Reparaz buru duen taldearen hurrengo lanaren aurrerapena.

San Mameseko bigarren kontzertua zuzenean eskainiko dute gaur ETB2k eta ETB ONek.

 

Ikuskizun erraldoia San Mamesen

Km0 ikuskizun berriaren iragarpena gau historiko baten amaieran egin zuten. 40.000 ikusletik gora bildu ziren San Mamesen, Mitoaroa III ikuskizunaren lehen emanaldian. 2084. urtean girotutako distopia futurista baten bidez, musikaren, antzerkiaren, ikus-entzunezkoen eta performancearen arteko mugak lausotu zituen proposamenak.

Ekoizpenak 275 artista batu zituen, eta azken urteotan Euskal Herrian sortutako kultur ekoizpen handienetako bat bihurtu zen. Pello Reparazen esanetan, Zetaken inguruan sortutako mugimendua fenomeno musikal hutsa izatetik fenomeno kultural izatera igaro da.

Gaueko une nabarmenenetako bat Fillas de Cassandra talde galiziarraren parte hartzea izan zen. Era berean, Samantha Hudson ere agertu zen ikuskizunaren kontakizunean txertatutako esku hartze batean, gizartearen molde zurrunak eta aniztasuna hizpide izan zituen bakarrizketa batekin.

Ikuskizunak hizkuntza gutxituen aldeko aldarria ere egin zuen, eta euskarak protagonismo berezia izan zuen komunitatea eraiki, kultura transmititu eta etorkizuna irudikatzeko tresna gisa.

Une hunkigarrienetako batean, Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak estadioa zeharkatu zuten ikurrina eta Nafarroako bandera eskuetan zituztela. Keinu horrek 1976ko Atotxako derbian egindako ekintza historikoa gogorarazi zuen, memoria kolektiboaren eta ondare horren transmisioaren sinbolo bihurtuta.

Halaber, Aitziber Garmendia, Yune Nogueiras, Antton Telleria, Javier Botete, Kandido Uranga, Erika Olaizola, Jon Plazaola, Angel Alkain, Grison eta Albert Pla ere aritu ziren bertan, musikatik harago doan diziplina anitzeko ikuskizuna osatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

zetak mitoaroa pello reparaz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zetakek erresistentziaren, oroimenaren eta irudimenaren gotorleku bilakatu du San Mames

2084 urtean kokatutako distopia futurista baten bidez, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea uztartu zituen, bart, Zetak taldeak San Mamesen, 40.000 ikusleren aurrean. Une hunkigarrienetakoa, Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak estadioko pasabide nagusia zeharkatu zutenekoa izan zen, ikurriña eta Nafarroako bandera eskuetan hartuta, 1976ko Atotxako desobedientzia-ekintza gogorra ekarriz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X