Epaimahaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Todd Haynes, Zinemaldiko epaimahai ofizialeko presidentea

Zinemagileak Mariela Besuievsky, Valeria Bruni Tedeschi, David Byrne, Paulina García, Cesc Gay eta Diego Luna izango ditu lagun.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Zinemaldia, azken ukituetan

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioak sail guztietako epaimahaiak aurkeztu ditu. Irailaren 20tik 28ra egingo dute jaialdia eta, gainera, sail askotarako hainbat izenburu berri iragarri dituzte.

Todd Haynes zinemagilea da epaimahai ofizialeko presidentea eta Mariela Besuievsky (ekoizlea), Valeria Bruni Tedeschi (aktorea eta zuzendaria), David Byrne (musikaria), Paulina García (aktorea), Cesc Gay (zuzendaria) eta Diego Luna (aktorea) izango ditu lagun.

Gainera, hainbat film berri iragarri dituzte: Dallas Buyer's Club, Jean-Marc Vallée zuzendariarena, eta L'amour est un crime parfait, Arnaud eta Jean-Marie Larrieu anaiena, Perlak sailean eta Paraíso, Mariana Chenillorena, Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da.

Jose Luis Rebordinos jaialdiaren zuzendariak esan du Zinemaldia "topalekua" dela, ikusle bakoitzaren "aniztasunetik" proposamen ezberdinak aurkitu baitaitezke. Horrela, "oroimenean arrasto ahaztezina" utz dezakete jaialdiko pelikulek.

 

DONOSTIA ZINEMALDIAREN 61. EDIZIOKO EPAIMAHAIKIDEAK

EPAIMAHAI OFIZIALA

Epaimahaiburua: Todd Haynes (zuzendaria) Mariela Besuievsky (ekoizlea) Valeria Bruni Tedeschi (aktorea eta zuzendaria) David Byrne (musikaria) Paulina García (aktorea) Cesc Gay (zuzendaria) Diego Luna (aktorea)

KUTXA ZUZENDARI BERRIAK SARIAREN EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua: Marina Stavenhagen (gidoilaria) Oskar Alegria (zuzendaria) Carmen Cobos (ekoizlea) Sophie Mirouze (La Rochelleko Nazioarteko Zinema Jaialdiko koordinatzaile artistikoa) Karel Och (Karlovy Varyko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa)

HORIZONTES SARIAREN EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua: Bruno Betatti (ekoizlea) Paul Julian Smith (kritikaria eta historiagilea) Adriana Ugarte (aktorea)

EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIAREN EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua: Asier Altuna (zuzendaria) Anari Alberdi (cantaria) Itziar Nogeras (kultur kudeatzaile)

ZINEMA IKASLEEN NAZIOARTEKO TOPAKETETAKO EPAIMAHAIBURUA

Epaimahaiburua: Amat Escalante (zuzendaria)

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X