Jorge Doradok jasoko du Fantrobia saria, Fant zinemaldian
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren antolatzaileek Fantrobia sariaren, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen ari den zinegile bati zuzendutako golardoaren, aurtengo irabazlearen izena jakinarazi dute: Jorge Dorado madrildarrak bereganatuko du. Film laburretan egindako ibilbide arrakastatsuaren ondoren, Doradok bere lehen film luzea estreinatu berri du, "Mindscape".
Jorge Dorado (Madril, 1976) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Zenbait konpainia handiren publizitate-kanpainetan lan egin du, eta zuzendaritzako laguntzaile ere aritu da, film hauetan: "Moulin Rouge " (Baz Luhrmann); "La mala educación " eta "Hable con ella " (Pedro Almodóvar); "El espinazo del diablo" (Guillermo del Toro). Juan Carlos Fresnadillo eta Manuel Gómez Pereira zuzendariekin ere lan egin du.
"Nuevos tiempos" (2010) dokumentala zuzendu du, baita "El otro" Medina del Campoko 2011ko Zinema Jaialdian saritutako film laburra ere. Beste film labur asko zuzendu ditu, eta "La guerra" (2005) izenburukoaz, Goya Sarietarako izendapen bat lortu zuen.
"Mindscape" (2013) bere lehen film luzeari esker, zuzendari berriaren Goya sarirako izendapena lortu du dagoeneko. Istorioak besteen oroitzapenetan sartzeko gaitasuna duen gizon bat du ardatz: neska gazte distiratsu bezain gatazkatsu baten kasua ikertzeko enkargua egin diote, soziopata hutsa ala trauma baten biktima den zehazteko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.