Gaur iragarriko dituzte Oscarren 87. edizioko izendatuak
Oscar sarien 87. edizioko 24 kategorietako izendatuen zerrenda gaur, urtarrilak 15, iragarriko dute, 14:30ean, Samuel Goldwyn antzokian J.J. Abrams eta Alfonso Cuaron zinemagileek, Chris Pine aktoreak eta Cheryl Boone Isaacs Akademiako presidenteak. Zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en.
Lehenik eta behin, Cuaronek eta Abramsek sail hauetako izendatuak iragarriko dituzte: animaziozko filmik onena, dokumentalik onena, film labur dokumentalik onena, editatzerik onena, jatorrizko abestirik onena, ekoizpen diseinurik onena, film laburrik onena, animaziozko film laburrik onena, soinurik onena, soinu nahasketarik onena eta efektu berezirik onenak.
Jarraian, Pinek eta Boone Isaacsek beste sail hauetako izendatuak zerrendatuko dituzte: gizonezko aktorerik onena, emakumezko aktorerik onena, antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena, antzeztaldeko emakumezko aktorerik onena, argazkigintza zuzendaritzarik onena, jantzi diseinurik onena, zuzendaririk onena, atzerriko filmik onena, makillaje lanik onena, jatorrizko gidoirik onena, gidoi egokiturik onena, jatorrizko musikarik onena eta filmik onena.
Oscar sarien 87. edizioaren gala otsailaren 22an izango da, Los Angelesko Dolby antzokian, eta Neil Patrick Harris aktoreak aurkeztuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da