eitb.eus-ek Oscarretako galak ematen duen guztia kontatuko du zuzenean
Aurten ere, Zinema Arte eta Zientzien Hollywoodeko Akademiak urteko lan eta profesional azpimarragarrienen lana goraipatuko du otsail amaierako hitzorduan: Los Angelesko Dolby antzokiak Oscar sariak banatzeko ekitaldia hartuko du astelehen honetan. 02:30ean hasi eta goizeko seiak aldera bukatuko da zeremonia.
87. edizio honetako ekitaldiak ematen duen oro kontatuko du eitb.eus-ek minutuz minutu: saridunak, agertoki gaineko ikuskizunak (Lady Gaga, Adam Levine, John Legend…), alfonbra gorriko giroa… AEBko zinemaren jaiaren lekuko izango gara.
Ikuskizuna Neil Patrick Harrisek aurkeztuko du, 02:30ean hasita, baina lehenagotik ere egongo da zer kontatu. Plazer baduzue, eitb.eus-en jarraitu ahal izango duzue, esan bezala, astelehen goizaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da