Dolores redondoren trilogia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka pertsona bildu da 'Zaindari ikusezina' filmerako hautaproban

Adin guztietako gizon-emakumeek parte hartu ahal izan dute. Arizkunenea kultur etxean izango da, 10:00etatik aurrera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Esperientzia berria izateagatik izan da jendea Elizondoko castingean

Baztango Trilogia Dolores Redondoren lanaren lehen atalaren zinemako bertsioaren arduradunek pelikulan estra gisa jardungo duten pertsonak aukeratzeko hautaproba egin dute gaur, Elizondon, goiz eta arratsaldez.

“Zaindari ikusezina” filmaren zuzendaria Fernando Gonzalez Molina (“Palmeras en la nieve”, “3 metros sobre el cielo”…) izango da, eta ekoizpen lanetan Peter Nadermann “Millenium” Stieg Larssonen trilogiaren zinemarako egokitzapenaren arduradunak eta Nostromo Picturesek, “Buried”en edo “Palmeras en la nieve”ren ekoizleek, parte hartuko dute.

Gaurko proban, “Zaindari ikusezina” Baztanen aurki filmatzen hasiko diren pelikulan estra gisa lan egin nahi duten adin guztietako gizon-emakumeek parte hartu ahal izan dute. Arizkunenea Elizondoko kultur etxera bertaratu beharko dute hautagaiek, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Heltzen diren ordenan hartuko dituzte aktoregaiak, eta 18 urtetik beherakoek NANa eraman behar izan dute.

Hautaprobako arduradunak 500-600 pertsonaren bila dabiltza figurazioa osatzeko: polizia, foruzain, biktima... izango direnak. Ahal baldin bada, Baztan  inguruko bertako jendea izan behar da. Eguerdirako 700 pertsona batek eman dute izena.

Hautaketa-prozesura hurbildu den jende guztiak inprimaki bat bete behar izan du bere ezaugarri fisikoak deskribatzeko, eta bi argazki atera dizkiete.

Ez dute denbora asko itxaron behar izango erantzuna jasotzeko, bi asteren buruan helduko baitzaie. Hautatutakoek martxoaren amaiera aldera hasiko dituzte filmatze-lanak.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X