‘Zaindari ikusezina’ 2017ko martxoaren 24an estreinatuko dute
“Zaindari ikusezina” Dolores Redondoren izen bereko eleberrian oinarrituta Fernando Gonzalez Molinak zuzenduko duen filma 2017ko martxoaren 24an estreinatuko dute, idazleak berak Twitterren baieztatu duenez.
Aktore zerrenda luzea du filmak: Marta Etura, Mikel Losada, Itziar Aipzuru, Ramon Barea, Elvira Minguez, Carlos Librado Nene, Francesc Orella, Patricia Lopez, Miquel Fernandez, Quique Gago, Pedro Casablanc, Paco Tous, Manolo Soto, Susi Sanchez…
“Zaindari ikusezina” eleberria hogeita hamar hizkuntzatan baino gehiagotan argitaratu dute, eta Amaia Salazar Nafarroako Foruzaingoko hilketen aurkako unitatearen burua du protagonista. Marta Eturak egingo du filmean pertsonaia horrena.
Martxoan hasi ziren thrillerra filmatzen, Baztanen, eta bederatzi astez jardungo dira lanean, Nafarroan bertan eta Madrilen.
Zure interesekoa izan daiteke
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da