Martxoak 6-11
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Il castello' italiar dokumentalak irekiko du Punto de Vista jaialdia

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia gaur, astelehenarekin, hasiko da, eta larunbatean, hilak 11, bukatuko da.
'Il castello' dokumentala eskainiko dute irekiera ekitaldian
'Il castello' dokumentala eskainiko dute irekiera ekitaldian

“Il castello” italiar dokumentalak, Massimo D’Anolfik eta Martina Parentik Malpensako aireportuan lau urtaroan grabatutako lanak, irekiko du gaur, martxoak 6, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamaikagarren edizioa.

Jaialdia Baluarten egingo dute, Iruñean, hirugarren aldiz, eta aurten hegan egiteko ideiaren inguruko atzera begirako sail tematikoa eskainiko dute, besteak beste.

Sail Ofizialari dagokionez, martxoaren 11n bukatuko den jaialdia hiru film hauek zabalduko dute: “Green screen gringo” brasildarrak, “We make couples” kanadarrak eta “Normal autistic film” txekiarrak.

Sail Ofizial horretan, 18 film eskainiko dituzte guztira, tartean David Arratibel eta Aitor Gametxo euskal herritarren lanak. Jaialditik hurbil egon dira sortzaileok beti, eta beren lanak bertan proiektatuko dituzte aurten.

Horren gain, arratsaldez, bestelako lanak ikusi ahalko dira, hala nola hegan egiteari buruzko atzera begirakoa osatzen duten istorioak, Luciano Emmer arteari buruzko filmak irauli zituen dokumentalgilearen lanaren hainbat lagin eta pilotari buruzko bi dokumental.

Oteizari buruzko lau saio ere egongo dira, eta, besteak beste, artistak super8 formatuan filmatutako bi pelikula erakutsiko dituzte.

Guztira, berrogei film emango dituzte, sei egunean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X