Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako lanak bultzatuko ditu Zinemaldiak
Glocal in Progressek, Donostiako Zinemaldiko industriaren ekimen berriak, bertan izena emateko epea ireki du, ekainaren 30ean bukatuko dena. Irailaren 25ean, 26an eta 27an egingo dute Glocal in Progress, Zinema Eraikitzen eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa egingo diren egun beretan, eta hizkuntza ez-hegemonikoetan (gaztelania, alemana, frantsesa, ingelesa, italiera eta errusiera ez direnak) eginiko filmei bideratuta dago.
Postprodukzio epean dauden hiru film luze hautatu aurkeztuko dira ekimen honen barruan, ekoizle, banatzaile, salmenta agente eta programatzaileen aurrean, horiek proiektua amaitzeko eta zabaltzeko laguntza emateko gaitasuna baitute.
Helburua da hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatuta dauden Europako produkzioak ezagutzera ematea kolaborazioak erraztea, koprodukzioak sustatzea eta film horiek hedatzen laguntzea.
Ekimen honekin, sorkuntzaren aldeko apustua indartu nahi du Zinemaldiak. 2002an heldu zion ildo horri, Zinema Eraikitzen abiarazita. Industriako jarduera hori aitzindaria izan zen garai hartan, eta hari esker izan zuten Latinoamerikako produkzio askok amaitzeko modua. Lan hori, 2012tik aurrera, garapenean dauden proiektu europar eta latinoamerikarrei zuzendutako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bidez osatzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.