Zergak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak zinemaren gaineko BEZa jaitsi nahi du 2018an

Fernando Benzo Kulturako estatu idazkariak esan du “2018a amaitu aurretik” jaitsi nahi dutela zerga % 21etik % 10era.
Zinema
Zinema

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2018an zinema industriako BEZa % 21etik % 10era jaisteko asmoa du, Fernando Benzo Kulturako estatu idazkariak aurreratu duenez.

“Gure ekonomian, gauzak ondo doaz, eta, hortaz, zuzeneko ikuskizunei dagokienez, gure hitza bete genuen”, azaldu du Benzok, eta “orain, zinema arloko BEZarekin, konpromisoak betetzen jarraitzeko unea da”.

Kulturako estatu idazkariak Cope irrati katean esan duenez, helburua “oso epe laburrean” beteko dute, eta 2018. urtea amaitu aurretik “ikusiko da”; “hurrengo Aurrekontuetan”, erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi