“Handia”gatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Sagardoy, aktore onenaren sariaren irabazlea Punta del Esteko zinemaldian

Sagardoyk “Handia” filmean egindako lana saritu dute Uruguain. “Cuando dejes de quererme” (zinemetan ikusgai) eta “Errementari” ostiral honetan, martxoak 2, estreinatuko den lanean ere ageri da.
"Handia" filmean egindako lanagatik saritu dute Sagardoy Uruguain
"Handia" filmean egindako lanagatik saritu dute Sagardoy Uruguain

Eneko Sagardoyk gizonezko aktore onenaren saria irabazi du Punta del Esteko (Uruguai) Nazioarteko Zinema Jaialdiko 21. edizioan, “Handia” filmean Altzoko Handiarena azalean egindako lanagatik.

Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako lanak Altzoko Handiaren istorioa kontatzen du, XIX. mendean Europako gizakirik altuena izan arte hazten jarraitu zuen gazte gipuzkoarrarena. Lanak 10 Goya sari irabazi zituen otsail hasieran, besteak beste, Sagardoyk berak gizonezko aktore berri onenaren atalean lortutakoa.

Punta del Esteko zinemaldiko epaimahaikideak izan dira Ana Katz eta Lorena Muñoz argentinarrak, Carlos Gerbase brasildarra, Claudio Pereira txiletarra eta Veronica Perrotta uruguaitarra.

Film onenaren saria “Matar a Jesús” Laura Moraren kolonbiar filmarentzat izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X