Zinema Eraikitzen sailak bost opera prima eta bigarren film bat aurkeztuko ditu
Donostiako Zinemaldiak antolatzen duen Zinema Eraikitzen sailaren 34. edizioak sei film aukeratu ditu, eta horietatik bost lehen lanak dira, Zinemaldiak ostegun honetan jakitera eman duenez. Ekimenak Latinoamerikako zinemagintzako profesionalen ekoizpena bultzatzea du helburu.
Ekoizleei diru-laguntzak emateaz gain, aukeratutako filmak nazioartean zabaltzen laguntzen du "erreferentziazko elkargune" bihurtu den plataformak. Izan ere, Donostia Zinemaldiak eta Cinelatino Rencontres de Toulouse zinemaldiak (Frantzia) elkarlanean antolatzen duten Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten du.
Aurtengo Zinemaldian, Argentina, Bolivia, Txile eta Uruguaiko ekoizpenak proiektatuko ditu urtean bi deialdi izaten dituen ekimen horrek.
Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez, ondorengoak dira hautapen batzordeak aukeratutako lanak: Joaquin Peñagaricano eta Pablo Abdalaren Mateina (Uruguai, Brasil eta Argentina); Lucia Garibaldiren Los tiburones (Uruguai eta Argentina); Sebastian Muñozen El Principe (Txile eta Argentina); Carlos Piñeiroren Sirena (Bolivia); Nicolas Savignoneren Ni heroe ni traidor (Argentina), eta Omar Zuñigaren Los fuertes (Txile).
Zinema Eraikitzen sailaren 34. edizioan, 181 lanek eman dute izena, baina horietatik sei aukeratu dituzte: bost opera prima eta bigarren film bat.
Azken edizioetan Donostian eta Akitaniako Tolosan aurkeztutako filmetatik bost Horizontes Latinos sailaren aukeran sartu dituzte aurten.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.